www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

2. IRAKURTZA

 

San Gabrielek barri onak Ama Birjiñari
Jangoikoaren Semea bere erraietan Gizon egingo zala
Espiritu Santuaren birtutez.

 

San Lukasek cap. 1. v. 26 ad 38.

 

        Eta seigarren illean Jangoikoak biraldu eban Angeru San Gabriel Nazaret eritxon Galileako Erri batera,

        Birjiña ezkondurik egoan bategana gizon bategaz, zeñi eritxon Josef Dabiden etxekoa, ta Birjiñaren izena zan Maria.

        Enda sarturik egoan lekura, esan eutsan: Jangoikoak salba zaizala, graziaz betea: Jauna da zugaz: Bedeinkatea zara Andreen artean.

        Eta berak au enzunik, ikaratu zan aren berbakaz, ta pensetan eban ze salbatasuna zan au.

        Eta Angeruak esan eutsan: etzaite bildurtu Maria, zerren Jangoikoaren aurrean grazia idoro dozu:

        Aror non seindun geratuko zarean zeure sabelean, ta argitara emongo dozu seme bat, ta Jesus deituko deutsazu:

        Au andia izango da, ta Jangoikoaren Semea deituko da, ta Dabid bere Aitaren Erreinua Jaungoikoak emongo deutso; ta betiko Jakob-en etxean erreinatuko dau.

        Eta bere Erreinuak azkenik eukiko eztau.

        Eta Mariak Angeruari esan eutsan: zelan au izango da, nik gizonik ezpadazaut?

        Angeruak eranzun eutsan zirautsala: Espiritu Santua zure ganean etorriko da, ta Jaungoikoaren birtuteak estalduko zaitu.

        Ta orregaiti zuganik jaioko dan Santua, Jangoikoaren Semea izentatuko da.

        Eta aror non zure lenkusiña Isabel bere seindun dago bere zartzaroan: ia sei ilebeteko dago, sengea deitu oi zana:

        Bada Jangoikoarentzat ez da ezin daiteken gauzarik.

        Eta Mariak esan eban: Ara emen Jaunaren Serbitzaria, zure esana legez egin bedi nigan: ta aldegin eban Angeruak beraganik.

 

aurrekoa hurrengoa