www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

4. IRAKURTZA

 

San Juan Batistaren Jaiotza,
ta orduan jazo zirian mirariak

 

San Lukasek cap. 1. v. 57 ad 80.

 

        Eta Isabeli bete jakon seiña egiteko denporea, ta emon eban seme bat.

        Eta bere auzoak ta aideak enzun eben, Jaunak beragaz bere miserikordia andizkatu ebala, ta poztu zirian beragaz.

        Eta zortzigarren egunean etorri zirian seiña zirkunzidutera, ta Zakarias bere Aitaren izenaz izentetan eben.

        Eta eranzun eban bere amak, ziñoala: ez iñolakoz, ezpada Juan deituko jako.

        Eta esan eutsen beroni: zure aidetasunean eztago izen ori daukanik.

        Eta seiñaren aitari siñuakaz itanduten eutsen, zelan gura eban deitu ekion.

        Eta tintonzia eskaturik, eskribidu eban onelan: Juan da bere izena.

        Eta guztiak miraritu zirian.

        Eta ordu atan idigi zan Zakariasen aoa, askatu jakon miña, ta berba egin eban Jangoikoa bedeinketan.

        Eta euren auzokoen ganean bildur andi bat etorri zan: ta gauza oneen barria Judeako montaña guztietara zabaldu zan:

        Eta enzuezan guztiak euren biotzean gordetan zituezan, ta esaten eben: Nor izango dala, uste dozue, seiñau? Bada Jaunaren eskua beragan izan zan.

        Eta Zakarias bere aita Espiritu Santuz betea izan zan, ta profetatu eban, esanik:

        Bedeinkatua Israelgo Jaun Jangoikoa, bere erria bisitau, ta erredimitu dabelako:

        Eta osasunaren indarra guretzat jaso eban Dabid bere serbitzariaren etxean.

        Berba egin eban legez, mundua danik izan dirian bere Profeta Santuen aotik:

        Osasuna gure arerioetarik, ta gu gorroto ginduezan guztien eskutik:

        Gure Gurasoakaz miserikordia egiteko, ta bere testamentu santuaz gomutetako.

        Juramentu juramentutu ebana Abran gure aitari, emongo euskula:

        Geure arerioen eskuetatik libraturik, bildur baga bera serbidu dagigun.

        Santutasunean ta justutasunean bere aurrean, gure bizitzako egun guztietan.

        Eta zu seiña, Jangoikoaren Profeta deituko zara: zerren Jaunaren arpegiaren aurrean joango zara, bere bideak prestautera:

        Osasunaren jakituria bere erriari emoteko, euren bekatuen parkaziñorako:

        Gure Jangoikoaren miserikordiaren erraia kaiti, zeintzuetan bisitau gaitu goiko Sortaldeak:

        Argituteko ilunetan, ta eriotzako gerizan jarririk dagozanak: gure oñak bakezko bidera arteztuteko.

        Seiña barriz azi, ta sendotuten zan espirituan; ta bizi zan ermuetan, Israeli agertuteko denpora eldu arteraño.

 

aurrekoa hurrengoa