www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

7. IRAKURTZA

 

San Joseren zeloak, ta Angeruak
emon eutsazan barri onak

 

San Mateok cap. 1. v. 18-25

 

        Eta Jesu Kristoren sorrera zan onela: Maria bere Ama Jose gaz ezkondurik egoala, batu baño len, idoro zan sabelean seña eukala Espiritu Santuaganik.

        Eta Jose bere Esposoa, zan legez justua, ta ez gura izanik bera infamatu, ixilik larga gura eban.

        Eta onetan egoala, aror non amesetan Jaunaren Angeru bat agertu jakon, ta esan eutsan: Jose Dabiden Semea, ez egizu bildurrik euki zure emazte Maria artuteko, bada beragan jaio dana, Espiritu Santuarena da.

        Eta seme bat egingo dau; ta deituko deutsazu Jesus; zerren berak salbauko dau bere erria bere bekatuetarik.

        Eta au guztiau jazo zan, bete zedintzat Jaunak esan ebana Profetaren aotik, zeñek diño:

        Ara emen non Birjiña batek konzebituko dau, ta semea egingo dau; ta deituko deutse Emmanuel, zeñek esan gura dau Jangoikoa gugaz.

        Jagirik bada Jose lotarik, Jaunaren Angeruak esan eutsan legez egin eban, ta artu eban bere emaztea.

        Eta ez eban bera ezautu bere seme bakarra egin artean, ta ifini eutsan Jesusen izena.

 

aurrekoa hurrengoa