www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

11. IRAKURTZA

 

Jesusen Eskentza Jerusalengo Elexan.

 

San Lukasek cap. 2. v. 22-39

Math. ibi v. 13. Eta eurak joanik, Luk. ait seg.

 

        Eta Mariaren garbitzearen egunak kunplidu ezkero, Moisesen legearen erara, eroan eben Jerusalenera Jaunari eskeñiteko:

        Jaunaren legean eskribidurik egoan legez: gizakume lenjaio guztiak Jaunari konsagrauak izango dira.

        Eta Jaunaren legeak aginduten eban legez tortola bi, edo usakume biren ofrendea egiteko.

        Eta egoan orduan Jerusalenen Simeon eritxon gizon justu, ta Jangoikoaren bildurdun bat, Israelgo konsuelua itxadoten ebana, ta Espiritu Santua egoan beragan.

        Eta arturik eukan eranzuera Espiritu Santuaganik, ez ebala eriotzea ikusiko, ikusi baga lenago Jaunaren Kristoa.

        Eta etorri zan Tenplura espirituan.

        Eta Gurasoak Jesus seiña ekarririk, legean oi zana egiteko beragaz:

        Simeonek bere besoetan artu eban, ta bedeinkatu eban Jangoikoa, esanik:

        Orain, Jauna, zeure esana zan legez, itxiko dozu zure serbitzari au bakean ilten:

        Zerren nire begiak ikusi eben zure Salbatzallea, Prestau zenduana erri guztien aurrengo,

        Jentilak argituko dituana, ta Israel zure erriko gloria izango dana.

        Eta bere Aita, ta Ama mirariturik egozan, bera gaiti esaten zirian gauzak gaiti.

        Eta Simeonek bedeinkatu zituan, ta Maria bere Amari esan eutsan: aramen non seiñau dagoan ifinirik Israeldar askoren jausiera, ta jasoeratzat, ta kontrakizunaren señaletzat:

        Eta zure arima ezpata batek igaroko dau, biotz askoen pensamentuak agertu ditezen.

        Eta egoan Profetisa bat, Ana eritxona, Fanuelen alaba Aser-go probinziakoa: urte askotakoa zan au, ta bere donzellatasuneti geroz bizi izan zan zazpi urtean bere senarraz.

        Eta au alarguna zan, larogeta lau urte urrean zituana: ta iños Tenplutik urteten ez eban, gau ta egun serbietan ebala barau ta oraziñoetan.

        Eta berau etorririk ordu onetan, Jauna alabetan eban, ta bere berbak esaten eutseezan Israelgo erredenziñoa itxadoten eben guztiai.

        Eta gauza guztiak egin ezkero Jaunaren legearen erara, biurtu zirian Nazaret Galileako euren Urira.

 

aurrekoa hurrengoa