www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

14. IRAKURTZA

 

Jesus Jerusalengo Tenpluan galdu,
ta idoro eben bere Gurasoak,
ta eurekaz biurtzen da Nazaretera.

 

San Lukasek cap. 2. v. 40-52

 

        Eta Seiña azi, ta indartuten zan, jakituriaz beterik: eta Jangoikoaren grazia beragan egoan.

        Eta bere Gurasoak urtero joaten zirian Jerusalenera Pazkuako Jai andian.

        Eta amabi urtekoa zala, igon eben Jerusalenera oi zan legez jaiegunean,

        Eta ango egunak azkendu ezkero, biurtuten ziriala, Jerusalenen Jesus Seiña gelditu zan, bere gurasoak oartu baga.

        Eta uste izanik besten laguntzan etorrela, ibilli zirian egun bateko bidea, ta bere billa ebiltzen aide ta ezagunen artean.

        Eta ez idororik, biurtu zirian Jerusalenera, bere billa.

        Eta jazo zan, iru egun igarorik idorotea Tenpluan Jakitun Irakastunen erdian jarririk, eurai enzuten, ta itanduten.

        Eta entzuen guztiak ikaratuten zirian bere zurtasun ta eranzuteakaz.

        Eta bera ikusirik miraritu zirian.

        Eta bere Amak esan eutsan: Semea, zegaiti alan gugaz egin dozu? ara zelan zure aita, ta ni ibilli izan garean larriturik zure billa.

        Eta berak eranzun eutsen: zer gaiti nire billa ibilli zaree? Ezenkien nire Aitaren gauzeetan egotea konbeni jatala? Baña eurak ez eben aditu esan eutsena.

        Eta eurakaz joan zan, ta Nazaretera etorri zan: ta euren agindura egon zan.

        Eta bere Amak gauza guztiok bere biotzean gordetan zituan.

        Eta Jesus aurreratuten zan jakiturian, adinean, ta grazian Jangoiko, ta gizonen aurrean.

 

aurrekoa hurrengoa