www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

1. IRAKURTZA

 

Oraindaño San Lukas, ta San Mateo Ebanjelistak
esan dabe Jesusi dagokiona gizona danez;
orain barriz San Juanek emoten deutso asierea
bere Ebanjelioari, Bautistak emon eban
testimonioaz Jesusen Jangoikotasunaren ganean.

 

San Juanek cap. 1. v. 1-18

 

        Lenengoan zan Berboa, ta Berboa egoan Jangoikoagan, ta Berboa zan Jangoikoa.

        Au zan lenengoan Jangoikoaz.

        Bera gaiti gauza guztiak egin zirian; ta egin zanik ezerbere bera baga egin ez zan.

        Beragan egoan bizitzea, ta bizitzea zan gizonen argia: Eta argiak ilunetan argia emoten dau, ta illunak au ez eben aditu.

        Zan Jangoikoak biralduriko gizon bat, Juan eritxona:

        Au etorri zan testimonioan, argiaren testimonioa emoteko, beragan guztiak sinistu egientzat bera gaiti.

        Ez zan berau argia, ezpada argiaren testimonioa emoteko.

        Zan argi egiazkoa, mundura datozen gizon guztiak argituten dituana.

        Munduan egoan, ta mundua bera gaiti egin zan, ta munduak ezagutu ez eban.

        Bereetara etorri zan, ta bereak artu ez eben.

        Baña bera artu eben guztiai, eskubidea emon eutseen Jangoikoaren semeak egiteko, bere izenean sinistuten dabenai:

        Zeintzuek jaio zirian ez odoletik, ez aragiaren borondaterik, ez gizonaren borondaterik, ezpada Jangoikoaganik.

        Eta Berboa aragitu zan, ta gure artean bizi izan zan: ta bere gloria ikusi genduan, gloria Aitaren Seme bakarrarena legez, betea graziaz, ta egiaz.

        Juanek beronen testigantza emoten dau, ta dedar egiten dau, diñoala: Au berau da nik esan neutsuena; nire atzean etorriko dana, ni baño lenago izan da: zerren ni baño aurrengo zan.

        Eta bere betetasunetik guk guztiok artuten dogu, ta grazia grazia gaiti.

        Zergaitik tze Moises gaiti legez emon zan, baña Jesu Kristo gaiti egin zirian grazia, ta egia.

        Iñok iños Jangoikoa ikusi ez eban: Seme bakarrak, Aitaren sabelean dagoanak, beronek au agertu dau.

 

aurrekoa hurrengoa