www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

5. IRAKURTZA

 

San Juanek bateatuten dau Jesu Kristo,
ta beronen ganera jatsiten da
Espiritu Santua, ta enzuten da Aitaren boza.

 

BATERA San Mateok cap. 3 v. 13-17.
San Markosek cap. 1. v. 9-11.
San Lukasek cap. 3. v. 21-23

 

        Eta egun aetan jazo zan jente guztiak bateoa arturik, Jesus Nazaret Galileakoa etorri zan Jordanera Juangana, beraganik bateatua izateko.

        Baña Juanek eragozten eutsan, esanik: ni zuganik bateatua izan bearrean, zu zatoz nigana?

        Eta Jesusek eranzun, ta esan eutsan: larga orain, bada konbeni jaku alan betetea justizia guztia.

        Orduan Juanek itxi eban, ta Juanek bateatu eban Jordanean.

        Jesus bateatua izan ezkero, bertatik uretik urten eban, ta ara non bateaturik Jesus, ta oraziñoan egoala, Zeruak idigi jakazan.

        Eta ikusi eban Jangoikoaren Espiritua, bere ganera jatsiten zala uso ikusgarriaren irudintzan, beragana etorri, ta beragan geldituten zala.

        Eta Zeruetarik boz bat enzun zan, ziñoala: Zu zara nire Seme maitea; zugan dot atsegin guztia.

 

        Vers. 23 cap. 3. Luk. Et ipse Jesus erat incipiens quasi annorum triginta, ut putabatur filius Joseph, qui fuit Heli, qui fuit Matat &a vid. supr. libr. 1. lect. 6.

 

aurrekoa hurrengoa