www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

9. IRAKURTZA

 

Jesus ezkutau zan Galileara,
ta deitu eutsen San Felipe, ta Natanaeli.

 

San Mateok cap. 4. v. 12.
San Markosek cap. 1. v. 14.
San Lukasek cap. 4. v. 14.

 

        Eta enzunik Jesusek, Juan preso egoala, igaro zan Galileara.

 

San Juanek cap. 1. v. 43-51.

 

        Biaramonean Galileara joan gura izan eban; ta aurkitu eban Felipe.

        Eta Jesusek esan eutsan: jarraitu egidazu.

        Zan Felipe Betsaidakoa, Andres eta Pedroren errikoa.

        Felipek idoro eban Natanael, ta esan eutsan: idoro dogu arako Moisesek legean eskribidu, ta Profetak adierazo eben, Jesus, Jose Nazaret-koaren semea.

        Eta Natanaelek esan eutsan: Nazaretik gauza onik urten lei? Felipek esan eutsan: erdu, ta ikusikozu.

        Jesusek ikusi eban Natanael bere billa etorrela, ta bera gaiti esan eban: aramen egiazko Israeldar bat, zeinegan engañurik eztagoan.

        Natanaelek esan eutsan: nondik nazauzu? Jesusek eranzun eutsan, esanik: Felipek zuri deitu baño len, iko-pean zengozanean, ikusi zendudazan.

        Eranzun eutsan Natanaelek, esanik: Maixua, zu zara Jangoikoaren Semea, zu zara Israelgo Erregea.

        Eranzun eutsan Jesusek, esanik: esan deutsudalako, ikopean ikusi zendudala, sinisten dozu: oneek baño gauza andiagoak ikusiko dozuz.

        Eta esan eutsan: egiaz, egiaz dirautsuet, Zeruak idigirik ikusiko dozuezala, ta Jangoikoaren Angeruak igo, ta jatsiten gizonaren Semearen ganean.

 

aurrekoa hurrengoa