www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

12. IRAKURTZA

 

San Pedro, ta San Andresek ateraten ditue
arrain asko itxasoan Jesusen izenean, ta eurok,
ta Santiago, ta San Juanek largarik sareak darraioe.

 

BATERA San Mateok cap. 4. v. 18-22.
San Markosek cap. 1. v. 16-20.

 

        Eta Jesus ebillela Galileako itxasoaren urrean ikusi zituan anaje bi, Simon Pedro deritxona, ta Andres bere anajea, sarea ezarten itxasoan ebiltzela, (zerren arraintzalleak zirian).

        Eta puska bat aurrerago igarorik, ikusi zituan beste anaje bi, Santiago Zebedeorena, ta Juan, bere anajea, Zebedeo bere Aitagaz barku baten egozala, sareak adobetan.

 

San Lukasek cap. 5. v. 1-11.

 

        Eta jazo zan, tropeldurik ebillela beragana etorren jentea Jangoikoaren berbea enzutera, bera egoan Jenesaret-ko ur oxinaren bazterrean.

        Eta ikusi zituan oxinaren bazterrean egozan barku bi: ta arraintzalleak igaro zirian lurrera, ta egozan sareak garbietan.

        Eta igonik Simonena zan barku batera, erregutu eutsan, leorretik puska bat alderatu egiala.

        Eta jarririk egoala barkutik jenteari irakasten eutsan.

        Eta azkendurik berba egitea, Simoni esan eutsan: sar zaite barrurago, ta askatu egizuez zeuroen sareak pesketako.

        Eta Simonek eranzun, ta esan eutsan: Maixua, gau guztian bear egin ezkero ezerbere atzitu eztogu: baña zure izenean askatuko dot sarea.

        Eta au eginik, artu zituezan ainbeste arraiñ, eze, urratuten zan sarea.

        Eta deitu eutseen beste barkuan egozan lagunai, lagundutera etorri zitezen.

        Eurak etorri zirian, ta ainbesteraño bete zituezan barku biak, non kasi ondatuten zirian.

        Eta au ikusirik Simon Pedrok etxun zan Jesusen oñetara, esaten ebala: Jauna, aldegin zaite niganik, zerren gizon bekatari bat nas.

        Bada bera, ta bere lagunak gelditu zirian arriturik, ikusteaz ainbeste arrain artu zituezala.

        Baitabere Santiago, ta Juan Zebedeoren semeak, Simonen lagunak zirianak.

        Ta Jesusek Simoni esan eutsan: etzaite bildurtu: Emendik aurrera gizonen arraintzallea izango zara.

 

BATERA San Mateok, San Markosek, San Lukasek an.

 

        Eta esan eutsen (Simoni, ta Andresi) erdue nire atzean, ta egingo dot, zuek izan zaitezen gizonen arraintzalleak.

        Eta eurak bereala sareak largarik, jarraitu eutsen.

        Eta deiegin eutsen bertati (Santiago, ta juani), ta eurak itxirik barkuan Zebedeo euren aita alogerakoakaz,

        Eta ifinirik barkuak leorrean, dana itxi eben, ta jarraitu eutsen.

 

aurrekoa hurrengoa