www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

14. IRAKURTZA

 

Aldeginik Jesus jenteaganik doa mendira,
ta gau guztia oraziñoan emonik,
autu zituen besten artean amabi Apostolutzat.

 

BATERA San Mateok cap. 5. v. 1.
San Markosek cap. 3. v. 13-19.
San Lukasek cap. 6. v. 12-19.

 

        Eta egun aetan jazo zan, ikusirik Jesusek jenteak, igo eban mendi batera, oraziño egitera; ta gau guztia emon eban Jangoikoari oraziñoa egiten.

        Eta egundu zanean, deitu eutsen beragana bere diszipuluetarik gura zituanai.

        Eta jarri ezkero eldu zirian beragana bere diszipuluak.

        Eta autu, ta egin eban, euretarik amabi beragaz egon zitezen, ta izentau zituan Apostolutzat, prediketara biraltzeko.

        Eta emon eutsen eskubidea gaixotasunak osatuteko, ta deabruak botateko.

        Eta Simoni ifini eutsan Pedroren izena.

        Eta Santiago Zebedeorenari, ta Juan Santiagoren anajeari, zeintzuei emon eutsen Boanerjesen izena, zeinek esan gura dau; trumoiaren semeak;

        Andres-i, Feliperi, Bartolomeri, Mateori, Tomasi, ta Santiago Alfeori, ta Simon Kananeo Zelataria deituari,

        Judas Tadeo Santiagoren anajeari, ta Judas Iskariotes-i, zein zan saldu eban traidorea.

 

San Lukasek an.

 

        Eta eurakaz jatsirik, gelditu zan zelai baten, ta an bertan bere diszipuluen laguntza, ta jente asko Judea guztikoa, Jerusalengoa, itxas aldeko, Tiro, ta Sidongoa,

        Zeintzuk etorri zirian berari enzutera, ta osatu egizantzat kuren gaixotasunetarik.

        Eta Espiritu loiaz nekaldurik egozanak osatuten zirian.

        Eta jente guztiak egiten eban alegiña berari ukututeko: zerren beraganik urteten eban birtuteak, ta guztiak osatuten zituan.

 

aurrekoa hurrengoa