www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

19. IRAKURTZA

 

Azkenduten dau Jesusek mendiko Sermoia,
beste adibide santuak emonik.

 

BATERA San Mateok cap. 7. v. 1-29.
San Lukasek cap. 6. v. 37-49.

 

        Ez egizue juzgatu, ta etzare juzgatuak izango: ez eizue kondenatu, ta etzare kondenatuak izango.

        Parkatu egizue, ta parkatuko jatzue:

        Emon eizue, ta emongo jatzue: neurri betea, estutua, goratua, ta ganez egiña zuen kolkora emongo dabe.

        Bada juzgetan dozuen juzguaz, izango zare juzgatuak; ta neurtuten dozuen neurriaz biurtuko zaitue neurtuten.

        Bai ta zirautsen irudintza bat: zelan itsu batek beste itsu bat gidauko dau? eztira biak zuloan jausiko?

        Ezta ikaslea irakaslea baño geiago: eta obetandua izango da bere maixua dun beste dana.

        Eta zergaiti dakutsu zeure anajearen begiko lasto txikia, ta eztakutsu zeure begian dozun age andia?

        Edo zelan esan ziñeio zeure anajeari: itxi eidazu, anajea, atera daizudan zeure begiko altsia, zeuk ez ikusirik zeure begiko agea?

        Guzurtia, len zeure begiko abea atera egizu, ta gero ikusikozu, aterateko altsia zeure anajearen begitik.

 

San Mateok an.

 

        Txakurrai santua emon ez egiozue, ta lauñekoen aurrean zeuroen perlak ifini ez eizuez: jazo eztidin oñeen azpian zapaldutea, ta zuen kontra abiaturik, zatitu ez zaiezan.

        Eskatu, ta emongo jatzue: billatu egizue, ta arkituko dozue: deitu eizue, ta idigiko jatzue.

        Zerren tze eskatuten daben guztiak artuten dau: ta billatuten dabenak idoroten dau: ta oles egiten dabenari, idigiko jako.

        Edo ze gizon da zuen artean emongo deutsana bere semeari arri bat, baldin ogia eskatuten badeutso?

        Edo arrain bat eskaturik, benturaz emongo deutso sierpe bat?

        Bada zuek deungeak izanik, badakizue doe onak zeuroen semeai emoten: zeinbat eta obeto zuen Aita Zeruetan dagoanak ondasunak emongo ezteutsez, esketan deutsezanai?

        Eta alan zuek gura dozuen guztia, gizonak egin dagizuen, zuek bere eurai egin eiezue: bada au da legea, ta Profetak diñoena.

        Ate estutik sartu zaiteze: bada andia, ta zabala da ondamendira daroian atea, ta asko beraganik sartuten dira.

        Ze estua dan atea, ta ze bedarra Bizitzara daroian bidea! ta gitxi dira beraganik sartuten dirianak.

        Gorde zaiteze Profeta guzurtietatik, zeintzuk datoz zuetara ardien soñekoaz janzirik, baña barruan otso lapurtiak dira.

        Euren frutuetatik ezagutuko dozuez.

 

BATERA San Mateok: San Lukasek an.

 

        Bada ezta arbola ona, frutu txarrak dakartzana: ez eta arbola txarra frutu onak dakartzana.

        Zerren bere frututik edozein arbola ezagututen dan.

        Bada elorritik ikorik artuten ezta: ta sasitik matsik bilduten ezta.

        Onelan arbola onak frutu onak daroaz: ta arbola txarrak frutu txarrak daroaz.

        Arbola on batek frutu txarrik eroan ezin lei: ez arbola txar batek bere frutu onik emon ezin lei.

        Frutu ona eztakarren arbola, ebagi, ta suan sartuko da.

        Alan bada euren frutuetarik ezagutuko dozuez.

        Gizon onak bere biotzeko ondasun onetik, ateraten dau ontasuna: ta gizon gaistoak ondasun txarretik ateretan dau dongetasuna.

        Bada biotzeko ugaritasunetik aoak berba egiten dau.

        Zergaiti bada deituten dozue Jauna, Jauna, ta egiten eztozue diñodana?

        Jauna, Jauna esaten daben guztiak sartuko eztira Zeruetako Erreinuan; ezpada nire Aita Zeruetan dagoanaren borondatea egiten dabena ori sartuko da Zeruetako Erreinuan.

        Askok esango deuste arako egunean: Jauna, Jauna; bada erakutsi ez genduan zeure izenean? Eta zure izenean bota ezkenduzan deabruak? Ta miraria asko egin ez genduan zure izenean?

        Baña nik orduan argiro esango deutset: Iños ezagutu etzaituedaz: zoaze niganik gaistakeria egiten dozuenak.

        Erakutsiko deutsuet noren antza daben, nigana datorrena, nire berbak enzuten dituana, ta beteten dituana:

        Dirudi bada gizon jakitun bati, zeñek egin eban etxe bat, zimendua ondo idigirik, zakondurik, ta arri irme ganean seguruturik: ta urak azi ta uriola bat etorririk jo eban etxean, baña banatu ezin eban.

        Euriari biñotson, ta etorri zirian ibaiko ur korrontak, ta esetsi eutsen axeak, ta emon eben gogor etxearen kontra, eta jausi etzan, zimendu sendoa arri-atx irmean eukalako.

        Baña nire berbok enzun, ta beteten eztituanak, irudingo dau gizon jakinez bati, zeñek area ganean, lur utsean, zimendu baga bere etxea egin ebanari, ta ur korrontak bota eben.

        Bada jausi zan euria, etorri zirian ibaiak, biztu zirian axeak, esetsi eben etxe onen kontra, ta bertati jausi zan, ta andia zan etxe onetan egin zan kaltea.

 

San Mateok an.

 

        Eta Jesusek irakaste oneek azkendu zituanean, jenteak miraritu zirean bere doktrinea enzunik.

        Bada irakasten eutsen, agintaritza eukanak legez, ta ez euren Letradun ta Fariseoak legez.

 

aurrekoa hurrengoa