www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

21. IRAKURTZA

 

Kafarnaunen osatuten dau Jesusek
Zenturionen otseña il aginian egoana.

 

BATERA San Mateok cap. 8. v. 5-13.
San Lukasek cap. 7. v. 1-10.

 

        Eta bere berba guztiak esan ezkero enzuten egoan jenteari, sartu zan Kafarnaunen.

        Eta an egoan gaixorik, ta il aginian Zenturionen serbitzari bat, bere Ugazabak maite ebana.

        Eta Jesusen barriak enzunik, biraldu eutsazan Judeguen zaar batzuk, erregututen eutsela, etorri zedilla bere otseña osatutera;

        Eta ziñoala: nire otseña etxean datz baldaurik, ta guztiz mindurik.

        Eta eurak eldurik Jesusgana, erregu andiak egiten eutsezan, esanik: merezi dau, mesede au zuk berari egitea.

        Bada maite dau gure jentea: ta berak egin euskun Batzar-etxea.

        Eta Jesusek esan eutsan: ni joango nas, ta osatuko dot.

        Eta Jesus eurakaz joian. Ta etxearen urrean egoala, Zenturionek bere adiskideak biraldu eutsezan, zirautsala: Jauna, neke au artu ez egizu, zerren duin enas nire etxe barruan sartu zaitezan.

        Eta beragaiti eztot uste izan duin nasala zure billa urteteko: ta alan bakarrik berba bat esazu, ta nire otseña osatuko da.

        Bada ni nas ofiziodun ordeko bat, nire agindura soldaduak ditudana, ta oni dirautsat: zoaz ara, ta doa; ta beste bati erdu ona, ta dator; ta nire serbitzariari: egizu au, ta egiten dau.

        Au enzun eutsanean, miraritu zan Jesus: ta bere jarraian joian jenteagana biurturik, esa eban: Egiaz dirautsuet, Israelen bertan bere au baño fede andiagorik arkitu eztot.

        Eta dirautsuet, asko etorriko diriala eguzkiaren Urteera, ta Sartueratik, ta jarriko direala Zeruetako Erreinuan Abraan, ta Isaak, ta Jakob gaz:

        Baña Erreinuko semeak botako dira kanpoko iluntasunetara: an izango da negarra, ta agin ikarea.

        Eta Jesusek Zenturioni esan eutsan: zoaz, ta sinistu dozun erara egin bedi zugaz. Eta ordu atan bertan osatu zan otseña.

        Eta mandatari biralduak biurtu zirianean etxera, idoro eben osaturik, gaixorik egon zan serbitzaria.

 

aurrekoa hurrengoa