www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

22. IRAKURTZA

 

San Pedroren Aubea, ta beste gaixo asko
Jesusek osatuten ditu.

 

BATERA San Mateok cap. 8. v. 14-17.
San Markosek cap. 1. v. 29-34.
San Lukasek cap. 4. v. 38-41

 

        Batzarretik urten ta laster, joan zirian Simon, ta Andresen etxera Santiago ta Juanegaz.

        Eta Jesus eldurik Pedroren etxera, ikusi eban onen Aubea gaixorik oean etzala min andiakaz.

        Eta bertati berba egin, ta erregutu eutseen bera gaiti.

        Eta eldurik beragana, artu eban eskutik, ta jagi eban.

        Eta bere ondoan egoala agindu eutsan gatxari, ta berpetati itxi eban gatxak, ta jagi zan, ta asi zan serbietan.

        Arratsaldean eguzkia sarturik bere aurrean ifini zituezan deabrutu asko, ta era guztiko gaixotasunak eukezan mindunak ekarkeezan.

        Eta erri guztia etorri jakon ateetara; ta berak bere eskuak bakotxaren ganean ifinirik, osatuten zituan: ta bere berbeaz ateraten zituan deabruak; ta gaixo guztiak osatu zituan.

        Bete zedin Isaias Profetak esan ebana: berak beragan gure gatxak artu zituan, ta bere ganean eroan zituan gure gaixotasunak.

        Eta askoganik deabruak urteten eben, dedarrez, ta esaten ebela: zerren tze zu zara Jangoikoaren Semea: ta agiraka egin, ta itxi gura ez eutsen esatea, ekiela bera zala Kristo.

 

aurrekoa hurrengoa