www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

27. IRAKURTZA

 

Jesusek San Mateori deitu eutsan;
ta eskudatuten ditu bere diszipuluak Eskriba,
ta Fariseoar salatu zituan gauzetatik.

 

BATERA San Mateok cap. 9. v. 9-17.
San Markosek cap. 2. v. 13-22.
San Lukasek cap. 5. v. 27-39.

 

        Onen ostean urten eban, ta bigarrenez itxasora biurtu zan; ta beragana jente guztiak etozan, ta irakasten eutsen.

        Eta Jesusek andik urtenik, ikusi eban Lebi, Alfeoren semea, arrendatzallea, Mateo eritxona, diru-maian jarririk egoala, ta esan eutsan: jarraidazu.

        Eta gauza guztiak largarik, jagi zan, ta jarraitu eutsan. Eta Lebik bazkari andi bat bere etxean emon eutsan.

        Eta jazo zan, Jesus jaten egoala etxe atan, arrendatzalle, edo lukureru, ta bekatari asko etorri zirian, beragaz ta bere diszipuluakaz jatera: bada an bertan egozan asko jarraitu eutsenak bere.

        Baña euren Fariseoak, ta Eskribak deungero esaten eben, ta zirautsen Jesusen diszipuluai: zegaiti jan, ta edaten dozue lukureru, ta bekatariakaz? Eta zergaiti lukureru, ta bekatariakaz jan, ta edaten dau zuen Maixuak?

        Au enzunik, Jesusek eranzun, ta esan eutsen: osasundunak Medikuaren bearrik ez dabe, ezpada gaixodunak.

        Zoaze bada, ta ikasi egizue zer dan a: miserikordia gura dot, ta ez sakrifizioa.

        Bada etorri ez nas justuak dei egitera, ezpada bekatariak penitenzia egin dagien.

        Onetan beragana eldu zirian Juanen diszipuluak, ta barau egiten eben Fariseoak, ta esan eutsen:

        Zegaiti Juanen diszipuluak orrenbeste barau, ta oraziño egiten dabe, ta bai Fariseoenak bere, zureak barriz jan, ta edaten dabe?

        Eta Jesusek esan eutsen: menturaz beartu zineiez barau egitera esposoaren semeak, esposoa eurekaz dagoan artean? Menturaz triste egon leitekez ezteguetako semeak, esposoaren semeak, esposoa eurakaz egonik? Euren laguntzan esposoa dauken bitartean ezin baraurik egin leie.

        Baña etorriko dira egunak, zeintzuetan esposoa kenduko jaken, ta orduko egun aetan barautuko dira.

        Eta esan eutsen irudintza bat: oial barriaren adobakia iñok soñeko zarrari ifini eztaroa: zergaiti ze bestela barriak zarra urratuten dau.

        Bada soñeko zarretik kenduten da artuten daben guztia; ta andiago ta deungego zuloa egiten da: ta orrez geiago adobagei barria eztator ondo zarrean.

        Ez eta eztau iñok ardao barria zagi zarretan ezarten; zerren bestela ardao barriak zagi zarra urratuko dau, ta ardaoa bera joango da, ta zagiak galduko dira.

        Bada ardao barria zagi barrietara egotzi bear da, ta onela bata ta bestea gordeko dira.

        Eta igazko ardaoa edaten dabenak, ardao barria bereala gura eztau; bada esan oi dau: obea da zarra.

 

aurrekoa hurrengoa