www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

29. IRAKURTZA

 

Jesusek itsu bi argitu zituan,
ta osatu deabrudun bat, ta beste gaixo asko.

 

San Mateok cap. 9. v. 27-38.

 

        Eta Jesusek erri atarik urten ezkero, itsu bik jarraitu eutsen dedarrez, ta ziñoela: Dabiden semea, gugaz arren errukitu zaite.

        Eta etxera eldurik, beragandu jakazan itsuak, ta Jesusek esan eutsen: sinisten dozue, zuei nik au egin neikezuela? Eurak esan eben: Bai, Jauna.

        Orduan euren begiak ukutu zituan, esanik: zuen fedearen erara egin bedi zuekaz.

        Eta euren begiak idigi zirian: ta Jesusek zemaitu zituan, esanik: kontu iñok au jakin eztagian.

        Baña eurak andik aldeginik, dana zabaldu eben erri guzti artan.

        Eta urten ebenean, aror non opa eutsen gizon mutu bat, deabrua eukana.

        Eta deabrua atera eutsanean, mutuak berba egin eban, ta mirariturik jenteak ziñoen: Israelen iños onenbeste ikusi ezta.

        Baña Fariseoak ziñoen: deabruen buruaren birtutean botaten ditu deabruak.

        Eta Jesus ebillan Uri, ta Erri guztietan, euren Batzarretan irakasten, ta Erreinuko Ebanjelioa prediketan, ta gaisotasun, ta min guztiak osatuten.

        Eta aek jenteak ikusirik, ta euren errukia eukirik, zerren neketurik, ta jausirik ebiltzen, arzainik eztaben ardiak legez.

        Orduan bere diszipuluai dirautse: lana egiaz andia da, baña langillak gitxi.

        Lanaren Jaunari bada erregutu egiozue, langillak bere lanera biraldu dagizala.

 

aurrekoa hurrengoa