www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

30. IRAKURTZA

 

Jesusek bere diszipuluak biraltzen ditu prediketara;
ta orretarako eskubidea, ta adibideak emoten deutsez.

 

BATERA San Mateok cap. 10. v. 1-42. eta cap. 11. v. 1.
San Markosek cap. 6. v. 7-13.
San Lukasek cap. 9. v. 1-6.

 

        Eta amabi Apostoluak deiturik, emon eutsen birtutea, ta eskubidea deabru guztien ganean, eurak aterateko:

        Eta edozein gatx, ta gaixotasun osatuteko; ta binan binan biraldu zituan.

        Amabi Apostoluen izenak dira oneek: Lenengoa Simon, Pedro deitua, ta Andres beronen anajea,

        Santiago Zebedeorena, ta Juan bere anajea: Felipe, ta Bartolome: Tomas, ta Mateo Arrendatzallea: Santiago Alfeorena, ta Tadeo:

        Simon Kananeo, ta Judas Iskariotes, a bera saldu ebana.

        Amabiok Jesusek biraldu zituan Jangoikoaren Erreinua prediketara, ta gaixoak osatutera.

        Eta agindu eutsen ez eroiela ezerbere biderako, ez zorrorik, ez ogirik, ez dirurik bolsan, ezpada bakarrik esku-makilla bat,

        Orrez geiago zapata-idigiak, ta janzi ez egiezala tunika bi.

        Eta agindurik, zirautsen: Jentilen bidera eldu etzaiteze, ta Samaritanoen Errietan sartu etzaiteze.

        Baña bai lenago zoaze Israelgo etxetik galdu zirian ardietara.

        Zoaze, ta predikau egizue, esanik: Zeruetako Erreinua eldu zala.

        Osatu egizuez gaixoak, biztu illak, garbitu lepradunak, bota deabruak: doarik artu zenduen, doarik emon egizue.

        Jabetu etzaiteze urreaz, ez zidarraz, ez eikezue zuen fartikeran dirurik erabilli:

        Ez eta bide-zorrorik biderako, ez soñeko bi, ez oñetakorik, ez esku-makillarik: bada beargillari bere janaria dagokio.

        Eta edozein Uri, ta Erri sartuten zarenetan, itandu egizue, nor dan duin bertan.

        Eta sartzen zaren edozein etxetan, an ostatua artu, ta andik urten ez egizue.

        Eta etxearen sarreran egin bear dozuen agurra izango da, esatea: Bakea etxe onetan izan bedi:

        Eta baldin a etxea diña bada, bere ganera zuen bakea etorriko da; baña duin ezpada, zuen bakea zeuroetara biurtuko da.

        Eta zuek artu, ta zuen berbak enzun gura ezpaditue, etxe atatik, edo Erri atarik urtetean, zuen oñetako auts giñokoa irardausi egizue euren kontrakoz adierantzan.

 

San Mateok an.

 

        Egiaz dirautsuet, a Erria baño gogortade gitxiagoaz tratauko dala Juizioko egunean Sodoma, ta Gomorrako erria.

        Aror non nik biralduten zaituedazan ardiak legez otsoen erdira.

        Izan zaiteze bada zurrak sierpeak legez, ta menak usoak legez.

        Eta gizonetatik gorde zaiteze; bada agertu erazoko zaitue euren Enzundetan, ta azotadu euren Batzarretan:

        Eta Gobernari, ta Erregen aurrera eroango zaitue, euren, ta jenten testimoniorako.

        Eta zaroezanean, ez gogoratu zelan, edo zer berbatuko dozuen: bada ordu atan adierazoko jatzue zer esan bear dozuen.

        Bada etzare zuek berba egiten dozuenak, ezpada zeuroen Aitaren Espiritua zuetan berba egiten dabena.

        Baitabere anajeak anajea eriotzara emongo dau, ta aitak semea: ta semeak aitaen kontra jagiko dira, ta illerazoko ditue.

        Eta nire izena gaiti guztiak gorrotauko zaitue: baña azkeneraño dirauana, au salbaduko da.

        Eta Erri onetan persegietan zaituezanean, bestera iges egizue.

        Benetan dirautsuet, eztozuez inguratuko Israelgo Erriak, gizonaren Semea etorri baño len.

        Ezta diszipulua Maixuaren ganean; ez eta otseña Nagusia baño geiago.

        Asko da diszipuluarentzat bere Maixua adiña izatea; ta otseña bere ugazaba dun beste izatea.

        Belzebu deitu beutsen etxeko Buruari, zeinbat eta geiago bere etxekoai?

        Ez bada bildurrik euki: bada ezta, agertuko eztan gauza ezkutaturik; ez eta jakingo eztan gauza ixilik.

        Dirautsuedana ilunetan, esazue argitan: ta belarriz danzuzuena, predikatu egizue tellatu ganean.

        Eta gorputza il, baña arimea illerazo ezin dabenen bildurrik euki ez egizue: bildur bai, infernura arima ta gorputz bota al dabenari.

        Menturaz txoritxo bi laumaraian salduten eztira? ta euretarik bat lurrera jausiko ezta zuen aita baga.

        Zuen buruko ulle guztiak kontaurik dagoz.

        Ez bada bildurtu, bada txori asko baño obeak zare zuek.

        Gizonen aurrean bada autortuten nabena, nik bere bera autortuko dot Zeruetan dagoan nire Aitaren aurrean.

        Eta gizonen aurrean baldin iñok ukatuten banau, nik bere au ukatuko dot Zeruetan dagoan Aita nirearen aurrean.

        Eztozue uste izan bear, bakea sartutera lurraren ganean etorri nintzala: ez nintzan etorri bakea sartutera, ezpada ezpatea.

        Bada etorri nintzan aldegitera gizona bere aitaganik, ta alabea bere amaganik, ta errana bere aubeaganik.

        Eta gizonaren arerioak, bere etxekoak.

        Bere aita, edo bere ama ni baño maiteago dabena, ezta nire diña: ta bere seme, edo bere alaba ni baño maiteago dabena, nire duin ezta.

        Eta bere krutzea artu, ta ez darraidana, nire duin ezta.

        Bere arima idoroten dabenak, galduko dau: ta barriz nigaiti bere arimea galduten dabenak, idoroko dau.

        Zuek artuten zaituenak, neu berau artuten nau: ta ni artzen nabenak, ni biraldu ninduana artzen dau.

        Profeta bat Profetaren izenean artuten dabenak Profetaren saria artuko dau: ta justua justuaren izenean artuten dabenak, justuaren saria artuko dau.

        Eta diszipuluaren izenean basu bat ur otz oneetariko txiki bati emoten deutsanak; egiaz dirautsuet, bere saria galduko eztabela.

 

BATERA

 

        Eta Jesusek adibideok bere amabi ikasleai emon ezkero, andik igaro zan euroen Erriai irakastera, ta prediketara. Math. cap. 11. v. 1.

        Eurak barriz urten eben, ta ebiltzan erritik erri Ebanjelioa prediketan, ta osatuten leku guztietan. Luk. cap. 9. v. 6.

        Eta urtenik prediketan eben, penitenzia egin egiela. Eta botaten zituezan deabru asko, ta gaixo asko olioaz igozten zituen, ta osatuten zirian. Mark. cap. 6. v. 12 et 13.

 

aurrekoa hurrengoa