www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

2. IRAKURTZA

 

Nikodemo gaubez dator Jesusgana.

 

San Juanek cap. 3. v. 1-21.

 

        Eta Fariseoen artean egoan Nikodemo eritxon gizon bat, Judegen Nagusia.

        Au gaubez Jesusgana etorri zan, ta esan eutsan: Rabbi, dakigu Jangoikoak biralduriko Maixua zareala: bada zuk egiten dozuzan mirariak, iñok ezin egin leiz, beragaz Jangoikoa ezpalego.

        Jesusek eranzun, ta esan eutsan: egiaz, egiaz dirautsut, ezin ikusi izango dabela Jangoikoaren Erreinua, ezpada barriro jaioten danak.

        Nikodemok esan eutsan: Zelan gizon bat jaio liteke, zarra izanik? Menturaz bere amaren sabelera biurtu liteke, ta jaio barriro?

        Jesusek eranzun eban: egiaz, egiaz dirautsut, Jangoikoaren Erreinuan ezin sartu leitekela, ezpada urean, ta Espiritu Santuan barriro jaioten dana.

        Aragitik jaioten dana, aragia da: ta espiritutik jaioten dana, espiritua da.

        Miraritu etzaite, esan neutsulako: barriro jaio bear dozuela.

        Espirituak non nai axetuten dau: ta bere boza danzuzu, baña eztakizu nondik datorren, ez nora doian: alantxe da espirituaganik jaio dan guztia.

        Nikodemok eranzun eban, ta esan eutsan: zelan ori jazo leiteke?

        Jesusek eranzun ta esan eutsan: Zu zara Maixua Israelen, ta au eztakizu?

        Egiaz, egiaz dirautsut, dakiguna bera, diñogula; ta dakuskuna, ziurtuten dogula, ta gure ziurtasuna artuten eztozue.

        Nik zuei lurreko gauzak esanik, sinisten ezpadozue; zelan sinistuko dozuez, zeruzkoak esaten badeutsuedaz?

        Eta Zerura iñok igo eztau, ezpada Zerutik jatzi zanak, gizonaren semeak, Zeruan dagoanak.

        Eta Moisesek ermuan sierpea jaso eban legez; alan bear da gizonaren semea jasoa izan dedin:

        Onelan beragan sinisten daben guztia, galdu eztidin, ezpada betiko bizitzea euki dagian.

        Bada onenbeste giño Jangoikoak mundua maitetu eban, ze, bere Seme Bakarra emon eban: beronegan sinisten dabena, galdu eztidin, baña bai betiko bizitzea euki dagian.

        Bada Jangoikoak bere Semea mundura biraldu ez eban, mundua juzgetako, ezpada beragaiti mundua salbau dedin.

        Beragan sinistuten dabena, ezta juzgatua: baña sinisten eztabena, ia da juzgatua: sinisten eztabelako Jangoikoaren Seme Bakarraren izenean.

        Baña au da juizioa: bada argia mundura etorri zan, ta gizonak argia baño maiteago izan zituezan iluntasunak: zerren euren egiteak txarrak zirian.

        Bada deungero egiten daben gizon guztiak, gorroto dabe argia, ta eztatoz argitara, euren egiteak lotsatuak izan eztitezen.

        Baña egia egiten dabena, argitara dator, bere egitekoak agertu ditezen, zerren Jangoikoan egiñak diran.

 

aurrekoa hurrengoa