www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

4. IRAKURTZA

 

Jesusek gizon baten esku il sikatua
Jaiegunean osatutea gaitik
Fariseoen deungero esateak esetsiten ditu.

 

BATERA San Mateok cap. 12. v. 9-13.
San Markosek cap. 3. v. 1-5.
San Lukasek cap. 6. v. 6-11.

 

        Eta jazo zan, beste Zapatu baten andik igaro ezkero, Batzarrean sartu zan, ta irakasten eban.

        Eta an egoan eskoako eskua sikurik eukan gizon bat.

        Eta Eskriba, ta Fariseoak zelataka egokazan, ikusteko, osatuten ete eban Zapatuan; idoroteko nondik salatu.

        Eta eurak salatuteko bidea arkitutearren, itanduten eutsen, esanik: ondo ete zan Zapatuetan osatutea?

        Baña berak ekizan euren pensamentuak, ta esku illa eukan gizonari esan eutsan: Jagi zaite, ta ifini zaite erdian. Ta bera jagirik, zutik ifini zan.

        Eta Jesusek esan eutsen: itanduten deutsuet: ondo egiña bada Zapatuan on egitea, edo deungero egitea? Bizitzea gordetea, edo galdutea? baña eurak ez eben txitik egiten.

        Eta berak esan eutsen: nor zuetarik da gizona, eukirik ardi bat, ta baldin au jaiegunean zulo sakon baten jausten bada, menturaz artuko eztau, ta andik aterako eztau?

        Bada ardi bat baño zeinbat obeago ezta gizon bat? Eta alan ondo egiña da Zapatuetan on egitea.

        Eta aserreaz eurai begiraturik, ta sentimenduturik euren biotzeko itsutasunaz,

        Gizonari esan eutsan: Luzetu egizu eskua.

        Ta luzetu eban ta bere eskua gelditu zan osaturik bestea legez.

        Eta eurak sumiñez bete zirian, ta alkar ziñoen, zer egingo eben Jesusegaz.

 

aurrekoa hurrengoa