www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

8. IRAKURTZA

 

Jesusek bere ikasleai irakasten deutse oraziño egiten.

 

San Lukasek cap. 11. v. 1-13.

 

        Eta jazo zan, leku baten oraziño egiten egoala, azkendu ebanean, bere diszipuluetarik batek esan eutsan: Jauna, irakasi eiguzu oraziño egiten, Juanek bere bere diszipuluai irakasi eutsen legez.

        Eta esan eutsen: Oraziñoa egiten dozuenean, esazue: Aita, santifikadu bedi zure izena. Betor zure Erreinua. Iguzu gaur geure eguneango ogia.

        Eta parkatu eiguzuz geure bekatuak, guk gure zordun guztiari parketan deutsagun legez. Ta itxi ez eiguzu tentaziñoan jausten.

        Baitabere zirautsen: Nok eukiko dau adiskide bat, ta gaberdian joango jako, ta esango deutso: Adiskidea, ekartzuz ordeaz iru ogi,

        Bada bidezko adiskide bat etorri jat, ta eztaukat zer aurrean ifini;

        Besteak barriz barrutik eranzungo baleu, esanik: ez zakidaz gogaitua egin, atea ia dago itxirik, ta nire etxekoak bere ni legez datzaz oean, ezin jagi neindeke orrek zuri emoten.

        Eta besteak oleska balirau atean: dirautsuet, baldin jagiko ezpaliz bere emotera bere adiskidea dalako; duda baga jagiko liteke bere gogaitasuna gaiti, ta bear dituan ogi guztiak emongo leuskioz.

        Eta nik zuei dirautsuet: Eskatu egizue, ta emongo jatzue: billatu egizue, ta idoroko dozue: deitu, ta idigiko jatzue.

        Bada eskatuten daben guztiak, artuten dau: ta billatuten dabenak, arkituten dau; ta deiez dagoanari, idigiko jako.

        Eta iñok zuetarik bere aitari ogia eskatuten badeutso, emongo deutso arri bat? Edo arraiñen bat, benturaz emongo deutso sierpe bat, arraiñaren lekuan?

        Edo arrauntza bat eskaturik, menturaz luzetuko deutso lupu bat?

        Bada zuek gaistoak izanik badakizue gauza onak emoten zeuroen semeai; zeinbat eta obeto zuen Aita Zerukoak emongo deutse espiritu ona eskatuten deutsenai?

 

aurrekoa hurrengoa