www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

9. IRAKURTZA

 

Jesusek bateatuten dau Judean.
Au jakinik San Juan Bautistak, emoten dau
bigarren aldiz testimonioa Jesu Kristorena.

 

San Juanek cap. 3. v. 22-36

 

        Onez geroz Jesus bere diszipuluakaz Judeako errira etorri zan: ta an eurekaz egoan, ta bateatuten eban.

        Eta Juanek bere Ennon Salin-en ondoan bateatuten eban; bada an ur asko egoan, ta etozan, ta bertan bateatuten zirian. Oraindiño bada ez eben karzelan sartu Juan:

        Eta Juanen diszipulu, ta Judeguen artean ezta-baida bat biztu zan garbitzearen ganean.

        Eta joanik Juangana, esan eutsen: Maixua, Jordanen beste aldetik, zugaz egoanak, zeñen testimonio emon zenduan, aror non berak bere bateatuten daben, ta guztiak beragana datoz.

        Juanek eranzun eban, esanik: gizonak ezerbere artu ezin lei, zerutik ezpajatorko.

        Zeurok testigu zare, esan nebala: Ni ez nas Kristo, ezpada bere aurrean biraldua.

        Esposa daukana, Esposoa da: baña Esposoaren adiskidea beragaz dagoana, ta danzuana, Esposoaren bozagaz poztuten da. Bada nire poz au bete da.

        Bear da bera azi dedin, ta ni gitxitu.

        Goitik datorrena, guztien ganean da. Lurrekoa dana, lurtarra da, ta lurreko gauzak diñoz. Zerutik datorrena, guztiak baño geiago da.

        Eta egiatuten dau ikusi, ta enzun ebana, ta iñokpere bere testimonioa artuten eztau.

        Bere testimonioa artu ebanak, siñaletu eban, Jangoikoa egiatia dala.

        Bada Jangoikoak biraldu ebanak, Jangoikoaren berbak diñoz: zergaitik ze Jangoikoak ezteutso emoten espiritua neurriz.

        Aitak Semea maite dau, ta beronen eskuetan gauza guztiak imini zituan.

        Semeagan sinisten dabenak betiko bizitzea dau: baña Semeari sinismenik emoten ezteutsanak, bizitzerik ikusiko eztau, zerren Jangoikoaren aserrea bere ganean dago.

 

aurrekoa hurrengoa