www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

13. IRAKURTZA

 

Fariseoak Herodestarrakaz asmetan dabe
Jesusi bizitzea kentzea: ta berak au jakinik
doa itxasaldera, jente askok darraiola.

 

BATERA San Mateok cap. 12. v. 14-21.
San Markosek cap. 3. v. 6-12.

 

        Baña Fariseoak, urtenik Herodestarrakaz batera bertati asmau eben bere kontra, zelan illerazoko eben.

        Eta Jesusek jakinik, erri atarik alderatu zan, ta bere diszipuluakaz itxas-aldera joan zan; ta Galilea, ta Judeako jente askok jarraitu eutsen.

        Eta Jerusalendik, ta Idumeatik, ta Jordaneko beste aldetik: ta Tiro, ta Sidongo ingurutik asko ta asko beragana etorri zirian, enzunik, egiten zituan gauzak.

        Eta bere diszipuluai agindu eutsen, prest euki egiela barku bat, bera sartuteko, jente piloak estutu ez egian.

        Bada ainbeste gaixo osatuten zituan, eze, gatxen bat euken guztiak bere ganera emoten eben, bera ukututeko. Eta dirianak osatu zituan.

        Eta espiritu loi zikiñak zekusenean, etxunten zirian bere aurrean, ta dedarrez ziñoen:

        Zu zara Jangoikoaren Semea. Baña berak zemaituten zituan lazkiro agertu ez egien.

        Bete zedin Isaias Profeteak esan ebana, ziñoala: Aramen nik autu neban neure serbitzaria, nire maitea zeñegan nire arimea egokitu dan: Bere ganean nire espiritua ifiniko dot, ta justutasuna jenteai adierazo deutse.

        Eztau eztabaidatuko, ez dedartuko, ez bere dedarra plazetan iñok enzungo:

        Ausirik dagoan kañaberea ebagiko eztau; ez eta amatauko kea emoten dagoan metxea, justutasuna aterazo artean biktoriaz.

        Eta bere izenean jenteak itxadoten eben.

 

aurrekoa hurrengoa