www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

16. IRAKURTZA

 

Jesusek adirazoten dau bere Ama, ta Anajetzat dituela
bere Aitaren borondatea egiten dabenak.

 

BATERA San Mateok cap. 12. v. 46-50.
San Markosek cap. 3. v. 31-35.
San Lukasek cap. 8. v. 19-21.

 

        Oraindiño jenteai berbaz egoala, bere Ama, ta bere Anajeak kanpoan egozan, berari berba egin gura eutsela.

        Eta ezin beragandu zirian, jente piloa gaiti; ta kanpoan egozala, mandatua biraldu eutsen deituten eutsela.

        Eta txit jente andia egoan jarririk bere alboan, ta esan eutsen: ara non zure Ama, ta zure anajeak dagozan kanpoan, ta ikusi gura zaitue.

        Eta berak eranzun eutsen, esanik: Nor da nire Ama? ta nortzuk dira nire anajeak?

        Eta begiraturik, ta eskua luzeturik bere inguruan jarririk egozan bere diszipuluetara, esan eban: Aramen nire Ama ta nire anajeak.

        Bada Zeruetan dagoan nire Aitaren borondatea egiten daben guztia, au berau da nire anajea, ta arreba, ta ama.

        Nire Ama, ta nire anajeak dira, Jangoikoaren berbea enzun, ta gordetan dabenak.

 

aurrekoa hurrengoa