www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

17. IRAKURTZA

 

Jesusek adirazoten dau ereingillaren irudina.

 

BATERA San Mateok cap. 13. v. 1-23.
San Markosek cap. 4. v. 1-25.
San Lukasek cap. 8. v. 4-28.

 

        Eta batu zanean erriko jente pilo andi bat, ta Urietatik asko beragana etorririk: Egun atan Jesus etxetik urten ezkero, jarri zan itxaso bazterrean, ta barriro asi zan irakasten.

        Eta ainbeste jente eldu jakon, eze, barku baten jarri zan ta jende guztia zutik egoan lurrean itxaso-bazterrean.

        Eta antz-irudintzakaz gauza asko irakasten eutseen, ta zirautsen:

        Enzuzue: Ereingilleak bere azia ereinten urten txan.

        Eta ereitorduan, azi zati bat bidearen ondoan jausi zan, ta zapaldu zan, ta Zeruko egaztiak etorririk jan eben.

        Beste bat jausi zan lur gitxi egoan arri artean: ta laster erne zan, lur sakon gitxi egoalako.

        Baña jaio ta laster eguzkiak erre eban: ta ez eukirik sustrairik igartu zan, ezkotasunik ez eukalako.

        Eta beste bat aranza artean jausi zan, ta aranzak azi zirian, ta ito eben, ta fruturik emon ez eban.

        Eta beste bat lur onean jausi zan, ta frutua emon eban, igonik, ta azirik; ta garau batek emon zituan ogeta amar, beste batek irurogei, ta beste batek eun.

        Au esanik dedar egiten eban ziñoala: belarriak enzuteko dituanak, benzu.

        Eta bakarrik egon zanean, beragaz egozan amabiak itandu eutsen: ze irudina zan au; zirautsen: zetako irudintzetan berba egiten deutsezu?

        Berak eranzun eutsen, esanik: zergaitik tze zuei jakitera emon deutsuedaz Zeruetako Erreinuko ezkutapen, edo misterioak, Jangoikoaren Erreinuko misterioa, eurai barriz emon ezteutset.

        Bada daukanari, emongo jako, ta geiago eukiko dau; ta ez dabenari, daukana bere kenduko jako.

        Orregaiti antz-adigarrietan berba egiten deutset; kanpoan dagozanai guztia irudinetan egiten jake.

        Onelan ikusirik ikusi, ta ikusi eztagien; ta enzunik enzun, ta aditu eztagien; biurtu eztitezen, ta bekatuak parkatu ez dakioezen.

        Eta euretan betetan da Isaiasen profezia, diñoala: belarriaz enzungo dozue, ta adituko eztozue; ta begiratuaz begiratuko dozue, ta ikusiko eztozue.

        Zerren Erri onen biotza loditurik dagoan, ta belarriakaz enzun eben astundurik, ta euren begiak itxi zituezan: begiz ikusi eztagien, ta belarriz enzun eztaien, ta biotzez aditu eztagien, ta biurtu eztitezen ta osatu eztagidazan.

        Baña zorionekoak zuen begiak dakuselako, ta zuen belarriak dantzuelako.

        Bada egiaz dirautsuet, Profeta, ta justu askok ikusi gura izan eben zuek dakutsuena, ta ikusi ez eben; ta enzun dantzuzuena, ta enzun ez eben.

        Eta esan eutsen: Adirantza au adituten eztozue? zelan bada irudintza guztiak adituko dozuez?

        Enzun bada zuek ereingillearen antz-irudina.

        Da bada irudintza au: Azia da Jangoikoaren berbea. Ereillea da ereinten dabena azi au.

        Bide ondoan jausi zana dira aek zeñetan ereinten dan, ta enzun ta arik laster, dator bertati Satanas, ta euren biotzetan erein zan berbea kenduten dau, sinisturik salbau eztitezen:

        Eta onela arri artean jausi zanak adirazoten ditu arako berbea enzunik, pozik laster artuten dabenak:

        Baña beragan sustrairik ez eukirik, denporazkoa da euren iraupena: gero barriz naibagea, ta persekuziñoa berbea gaitik jatorkenean, bereala izututen dira; zerren denporaz sinistuten daben, ta tentaziño denporan atzera biurtuten diran.

        Aranza artean jausi zanak adierazoten ditu berbea dantzuenak,

        Baña munduko lan, ta ardurak, ta ondasunen itsumenak, ta beste griñai emoten deutsen sarrerak berbea itoten dabe, ta fruturik areanbere eztakar.

        Eta lur onean jausi zanak adietan emoten ditu arako biotz on ta zuzenaz berbea enzunik, gordetan dabenak, ta pazienziaz daroe frutua, batek eun, beste batek irurogei, ta besteak ogeta amar bategaiti.

        Eztau iñok argia erexegin, ta ontziren bategaz estalduten, ez oe pean iminten: ezpada kandeleru ganean iminten dau, sartuten dirianak dakusen argia.

        Bada eztago gauza estaldurik kanporatuko eztanik, ez ezkutaurik agertuko eztanik, ta jakingo eztanik.

        Belarriak enzuteko dituanak, enzun begi.

        Eta zirautsen: Begira bada, zelan dantzuzuen: neurtuten dozuen neurriaz, zuek bere neurtuko zaitue, ta geiagotuko jatzue.

        Bada daukanari emongo jako, ta ez dabenari, daukala uste dabena bere kenduko jako.

 

aurrekoa hurrengoa