www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

22. IRAKURTZA

 

Jesusek bere Diszipuluen biotzetarik munduko gauzak
kendu gura ditu: ta irakasten deutse, zelan beti zur,
irazarririk egon bear dirian.

 

San Lukasek cap. 12. v. 32-59.

 

        Talde txikia, ez bildurrik euki, zerren zuen Aitaren gogoko izan zan, Erreinua zuei emotea.

        Saldu egizue dozuena, ta limosna egizue. Egizuez zartuten eztirean fartikerak, Zeruetan ondasuna iños uts egingo eztana: nora lapurrik elduten eztan, ez sitsak jaten daben.

        Bada non zuen ondasuna dan, zuen biotza bere egongo da an.

        Egon bitez zuen garriak esturik, ta argi erexegiñak zuen eskuetan.

        Eta izan zaiteze ezteguetatik datorrenean euren Jauna itxadoten daben gizonen antzekoak: datorrenean, ta atea joten dabenean, bertati idigi daioen.

        Zorionekoak Jauna datorrenean bigirian idoroten dituan otseñak: Benetan dirautsuet, garri-estuko dala, ta bere maian jarri eragingo ditu, ta igarorik serbituko ditu.

        Eta bigarren bigirian baletor, ta irugarren bigirian baletor, ta alan idoroko balitu, zorionekoak dira aek serbitzariak.

        Baña au jakingo dozue, etxeko Nagusiak baleki, ze ordutan etorriko dan lapurra, bigirian egiaz egongo liteke, ta bere etxea zulotuten itxiko eleuke.

        Zuek bada prestaturik egon zaiteze: zerren nos gitxien uste dozuen orduan etorriko da gizonaren Semea.

        Eta Pedrok esan eutsan: Jauna, irudintzau diñozu gugaiti, ala bai beste guztia kaiti bere?

        Eta Jaunak esan eban: Nor uste dozu dala Jaunak bere etxekoen ganean ifini eban Maiordomo fiel, ta zurra, denporaz emon dagioen gari neurria?

        Zorionekoa, Jauna datorrenean, alan egiten idoroten daben serbitzaria.

        Egiaz dirautsuet, bere ondasun guztien ganean au ifiniko dabela.

        Baña ak otseñak bere biotzean esango baleu: nire Jauna ezta agiri, ta asiko balitz jotera serbitzariak, ta kriadak, ta jatera, ta edatera, ta orditutera:

        Nos gitxien uste daben egunean, ta eztakian orduan etorriko da a otseñaren Nagusia, ta andik kenduko dau, ta bere partea ifiniko dau desleialakaz.

        Bada askoganik azotadua izango da, jakinik bere Nagusiaren borondatea, ta prestatu etzan, ta onen borondatea egin ez eban otseña.

        Baña jakin ez ebana, ta kastigua zor jaken gauzak egin zituana, gitxiganik azotadua izango da. Bada asko emon jakonari, asko eskatuko jako: ta asko gomendatu jakonari, geiago eskatu deutse.

        Sua sartutera etorri nintzan lurrera: ta zer gura dot, ezpada erexegi dedin?

        Bada bateo bategaz bateatuko nas: ta ze estu ez nago egin arteraño?

        Lurrean bakea sartutera uste dozue etorri nintzala? Dirautsuet, ezetz, ezpada alde-eragintza.

        Bada emendik aurrera bost egongo dira etxe baten alkarreganik alde eginik, irurak bien kontra egongo dira, ta biak iruren kontra.

        Aita semearen kontra egongo da, ta semea bere aitaren kontra; ama alabaren kontra, ta alaba amaren kontra; aubea bere erranaren kontra, ta errana aubearen kontra.

        Baitabere zirautsan jenteari: dakutsuenean odoia elduten dala eguzki-sartaldera, esan daroazue: Euria dator; ta alan jazo oi da.

        Eta egoi-axea danean, esaten dozue: bero egingo dau; ta alan da.

        Finjitzalle guzurtiak, Zeru ta lurraren arpegiak ezagututen dakizue: bada zelan tenpora oraingo au eztakizue ezagututen?

        Eta zergaiti zeuroenez juzgetan eztozue justu dana?

        Zeure arerioaz zoazanean Agintariaren aurrera, alegiña egizu beraganik libretako bidean, jazo eztidin berak zu Juezagana eroatea, ta Juezak zu Alguazilari entregetea, ta Alguazil edo Juraduak presondegian zu sartzea.

        Dirautsut, andik urtengo eztozula, azkeneko maraia pagau arteraño.

 

aurrekoa hurrengoa