www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

24. IRAKURTZA

 

Judeguak Jesusi itandurik, zegaiti
Jaiegunean osatuten daben, berak dirautse,
bere Aita Jangoikoaz batera au egiten dabela.

 

San Juanek cap. 5. v. 17-29.

 

        Eta Jesusek eranzun eutsen: Oraingiño nire Aitak egiten dau, ta nik egiten dot.

        Eta ori beragaiti Judeguak geiago il gura eben: ez bakarrik Jaieguna gordetan ezebalako, baitabere, ziñoalako, Jangoikoa bere Aita zala, bardiña Jangoikoaz eginik. Eta alan eranzun eutsen, ta esan:

        Egiaz, egiaz dirautsuet: Semeak berez ezin ezer egin leikela, ezpada dakusana Aitak egiten dabela: bada Aitak egiten daben guztia, bardin Semeak bere egiten dau.

        Bada Aitak maite dau Semea, ta erakusten deutsaz berak egiten dituan gauza guztiak: ta onek baño egite andiagoak erakutsiko deutsaz, orrenbestez non mirarituko zaree zuek.

        Zergaitik tze Aitak biztuten dituan legez illak, ta bizitza emon: alan Semeak nai dabenari bizitzea emoten deutso.

        Eta Aitak iñor juzgetan eztau: bada juzgu guztia Semeari emon deutso,

        Guztiak Semea onrau dagien, Aita onretan daben legez: Semea onretan eztabenak, eztau onretan Aita, bera biraldu ebana.

        Egiaz, egiaz dirautsuet: nire berbea dantzuanak, ta ni biraldu ninduanagan sinisten dabenak, betiko bizitzea daukala, ta eztator juiziora, baña igaro zan eriotzatik bizitzara.

        Egi egiaz dirautsuet: ordua datorrela, ta orain da, nos illak enzungo daben Jangoikoaren Semearen boza; ta dantzuenak, biziko dira.

        Bada Aitak beragan bizitzea daukan legez; alan emon eutsan Semeari beragan bizitzea eukitea.

        Eta eskubidea emon eutsan, juizioa egiteko, zerren gizonaren Semea dan.

        Etzaiteze miraritu onegaiti, bada ordua dator, zeñetan sepulturetan dagozan guztiak enzungo daben Jangoikoaren Semearen boza.

        Eta ondo egin ebenak, joango dira biztuerako bizitzara: baña dongero egin ebenak, juizioko biztuerara.

 

aurrekoa hurrengoa