www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

26. IRAKURTZA

 

Herodesek enzunik Jesusen mirariak,
uste eban zala San Juan berak illerazo ebana,
ta au biztu zala. San Juan Bautistaren eriotzea.

 

BATERA San Mateok 14. v. 1-12.
San Markosek cap. 6. v. 14-19.
San Lukasek cap. 9. v. 7-9.

 

        Denpora atan Herodes Agintariak enzun eban Jesusen barria.

        Bere belarrietara eldu zan egiten eban guztia, zerren zabaldu zan bere izena; ta zan-ezpazan legez gelditu zan, zerren ziñoen

        Batzuk: Juan biztu zala illen arterik, ta orregaiti beragan birtuteak egiten ebela.

        Eta beste batzuk: Elias agertu zala. Ta bestebatzuk: Atxinako Profetetarik bat biztu zala. Ta bestebatzuk ziñoen: Profeta bat dala, Profetetarik bat legez.

        Eta Herodesek esan eban: Nik burua ebagi neutsan Juani: Nor da bada au, zeñegaiti ainbeste gauza dantzudazan? Ta alegiña egiten eban, ikustarren bera.

        Eta bere otseñai esan eutsen: Au da a Juan nik idunbagetu nebana, illen arterik biztu dana.

        Au da illen arterik biztu zan Juan Bautista; ta orregaitik birtuteak dabilz beragan.

        Bada Herodesek estu eban Juan, ta loturik ifini eban presondegian Herodias bere anaje Filiporen emaztea gaitik, zeñegaz ezkondu zan.

        Bada Juanek zirautsan: ezin euki ziñei zure anajearen emaztea.

        Eta il gura izanik, jentearen bildur zan: eukeelako Profetatzat.

        Eta Herodiasek lakioak asmetan eutsazan: ta illerazo gura eban, baña ezin eban.

        Zerren Herodesek jakinik gizon ona, ta santua zala, beneretan eban; ta gordetan eban, ta bere adibidez gauza asko egiten eban, ta gogo onaz enzuten eutsan.

        Baña gero eldurik erazko eguna, zeñetan Herodesek zelebretan eban bere jaiotz-eguna, afaria emonik bere Agintaritzako Nagusiai, Buruai, ta Galileako Andiai:

        Eta Herodiasen alabea sartu ezkero, dantzatu, ta Herodesi ondo eretxi ezkero, ta baitabere beragaz maian egozanai: Erregeak neskatxari esan eutsan: Eskatu egidazu gura dozun guztia, ta emongo deutsut:

        Eta juramentu egin eutsan: Eskatuten deustazun guztia emongo deutsut, neure Erreinurik erdia bada bere.

        Eta berak urtenik, bere amari esan eutsan: Zer eskatuko dot? Amak esan eban: Juan Bautistaren burua.

        Eta sarturik berpetati Erregeagana, Bere amak kontuan ifinirik, esan eban: Ekartzu emen plater baten Juan Bautistaren burua.

        Gura dot bertati emon daidazula plater baten Juan Bautistaren burua.

        Eta Erregea tristetu zan: baña juramentua gaiti, ta beragaz maian egozanak gaiti, agindu eban, emon egioela; ez eutsan sentimenturik emon gura.

        Enda bere zain egoan bat biraldurik, agindu eutsan, plater baten ekarri egiola Juanen burua: Ta idunbagetu eban presondegian.

        Eta ekarri eban plater baten aren burua: ta neskatxari emon eutsan, ta neskatxak bere amari emon eutsan.

        Eta au enzunik bere dizipuluak, etorri zirian, ta bere gorputza artu, ta enterrau eben, ta sepultura baten ifini eben; ta joan zirian Jesusi esatera.

 

aurrekoa hurrengoa