www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

30. IRAKURTZA

 

Judeguak deungero diñoe, Jesusek esan ebalako,
bera zala, bizitzako ogia: baña orrez guztiaz
darraio lan oni; ta eransiten dau, bere aragia,
ta odola diriala jan-edaria egiazkoak.

 

San Juanek cap. 6. v. 41-59.

 

        Baña Judeguak deungero ziñoen bera gaiti, ziñoalako: Ni nas Zerutik jatsi nintzan ogi bizia.

        Eta aek ziñoen: Ezta au Jesus Joseperen Semea, zeñaren Aita, ta Ama dazaguz? Zelan bada diño beronek: Zerutik jatsi nintzan?

        Baña Jesusek eranzun, ta esan eutsen: Ez egizue dongero esan alkarren artean.

        Iñorbere nigana etorri ezin diteke, biraldu ninduan Aitak ezpadakar: ta nik biztuko dot gerorengo egunean.

        Eskribiturik dago Profeteetan: Eta guztiak izango dira Jangoikoak irakasiak. Nire Aitari enzun, ta ikasi eban guztia, dator nigana.

        Ez iñok nire Aita ikusi dabelako, ezpada Jangoikoarena danak, onek Aita ikusi dau.

        Egiaz, egiaz dirautsuet: Nigan sinisten daben guztiak, betiko bizitzea dabela.

        Ni nas bizitzako ogia.

        Zuen Gurasoak jan eben mana ermuan, ta il zirian.

        Au da Zerutik jasten dan ogia: bera jaten dabena, il eztidin.

        Ni nas, Zerutik jatsi nintzan ogi bizia.

        Baldin iñok ogi onetarik jaten badau, sekulako biziko da: ta nik emongo dodan ogia, da nire aragia munduaren bizitzea gaitik.

        Orduan Judeguak asi zirian disputan euren artean, ta ziñoen: Zelan onek emon leigu bere aragia jateko?

        Eta Jesusek esan eutsen: Egi, egiaz dirautsuet: Gizonaren Semearen aragia jaten ezpadozue, ta bere odola edaten ezpozue, eztozuela bizitzarik eukiko zeuroetan.

        Nire aragia jaten dabenak, ta nire odola edaten dabenak, betiko bizitzea dauko: ta nik biztuko dot atzeneko egunean:

        Bada nire aragia egiaz janaria da: ta nire odola egiaz edaria da.

        Nire aragia jaten dabena, ta nire odola edaten dabena, nigan bizi da, ta ni beragan.

        Aita bizi danak biraldu ninduan legez, ta ni nire Aita gaiti bizi nas: onelan jaten nabena bera nigaiti biziko da.

        Au da Zerutik jatsi zan ogia. Ez zuen Gurasoak jan eben mana legez, ta il zirian. Ogi au jaten dabena, betiko-irautean biziko da.

 

aurrekoa hurrengoa