www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

5. IRAKURTZA

 

Jesusek zazpi ogigaz jaten emoten deutse
lau milla gizoni, ume ta andrak kontau baga.

 

BATERA San Mateok cap. 15. v. 32-39.
San Markosek cap. 8. v. 1-10.

 

        Egun aetan beste bein etorri ezkero jente pilo andi bat, ta zer jan ez eukirik, Jesusek deitu bere dizipuluai, ta esan eutseen:

        Jente oneen errukia dot: bada iru egun dira nigaz dirauela, nire laguntzan dagozala, ta zer jan eztaukee: ta eztodaz barautan biraldu gura.

        Eta barautan euren etxera biralduten badodaz, bidean indar-bagetuko dira: bada euretarik batzuk urrinetik etorri zirian.

        Eta bere dizipuluak eranzun eutsen: Nok ogiz ase-bete leiz emen bakartasun onetan?

        Zelan ermu onetan idoro giñei bear dan ogia ase-betetako orren jente andia?

        Eta Jesusek esan eutsen: Zeinbat ogi dozuez? Eta eurak esan eben: zazpi, ta arrain gitxi batzuk.

        Eta agindu eutsan jenteari lur ganean jarri zedilla.

        Eta zazpi ogiak arturik, ta esker onak emonik, zatitu, ta emon eutseezan bere dizipuluai, jentearen artean zabaldu egiezantzat, egin eben legez.

        Arraintxo gitxi batzuk bere bazituezan: ta bedeinkatu zituan, ta agindu eban, aurrean ifini egiezala.

        Eta guztiak jan eben, ta ase zirian. Ta enparau zirian zatiakaz bete zituezan zazpi otzara.

        Eta jan ebenak lau milla gizon zirian, ume ta andrak zenbatetu baga. Ta despeditu zituan.

        Eta andik laster barkuan sartu zan bere dizipuluakaz, ta igaro zan Dalmanuthako errialdera, Majedango mugara.

 

aurrekoa hurrengoa