www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

6. IRAKURTZA

 

Fariseoak beste bein eskatuten deutsez
señale adigarriak Jesusi. Ezainduten dau
bere dizipuluen fede gitxia; ta osatuten dau itsu bat.

 

BATERA San Mateok cap. 16. v. 1-12.
San Markosek cap. 8. v. 11-26.

 

        Eta Fariseoak, ta Saduzeoak beragana etorri zirian, ta beragaz disputan sartu zirian, eskatuten eutsela, erakutsi egioela Zeruko señaleren bat: tentetea gaiti.

        Eta berak eranzun, ta esan eutsen: Arrastegian diñozue:

        Eguraldi ona izango da, zerren Zerua gorri dagoan:

        Eta goxean: Gaur ekatxa izango da, Zerua ilun-gorri dagoalako.

        Zeruaren arpegia bada dakizue ezagututen: ta ezin ezagutu dozuez denporaren señaleak?

        Baña Jesusek bere espirituan zizpuruturik, esan eutsen: Zegaiti kasta onek señalea eskatuten dau? Egiaz dirautsuet, kasta oni señalerik emongo ez jakola,

        Kasta txar, ta adulteroak señalea eskatuten dau, baña señalerik emongo ez jako, ezpada Jonas Profetaren señalea. Eta eurak itxi, ta joan zan.

        Eta eurak largarik, barkura barriro sartu zan, ta itxasoaren beste aldera igaro zan.

        Eta bere dizipuluak igarorik beste bazterrera, aztu zirian ogiak artutea: Eta ez euken eurakaz barkuan ogi bat baxen.

        Eta agindu eutsen, esanik: Ara; kontuz gorde zaiteze Fariseo, ta Saduzeo, ta Herodesen lebadura, edo azkarriatik.

        Baña eurak euren artean uste, ta esaten eben: artu ez genduzalako ogiak.

        Eta Jesusek au ezaguturik, esan eutsen: Sinismen gitxiko gizonak, zegaiti zagoze gogoratuten zeuroen artean, ogirik ez dozuela?

        Oraindiño adituten eztozue? Oraindo itsuturik dago zuen biotza?

        Begiak dozuezala, ikusten eztozue? ta belarriak eukirik eztantzuzue? Gomuterik bere ez dozue?

        Bost ogi bost milla gizoni zatitu neutsezanean, zeinbat otzarakada jaso zenduezan zatiz beterik? Amabi, eranzun eutsen.

        Eta zazpi ogi zatitu nituanean lau milla gizonen artean, zeinbat otzara-zati artu zenduezan? Zazpi, esan eutsen.

        Eta zirautsen eurai: Zelan bada adituten eztozue oraindiokorren,

        Ez neutsuela esan ogia gaiti; gorde zaiteze Fariseo, ta Saduzeoen azkarritik?

        Orduan aditu eben, ez ebala esan, gorde zitezela ogien azkarritik, ezpada Fariseo, ta Saduzeoen dotrinatik.

        Eta Bethsaidera etorri zirian, ta ekarri eutsen itsu bat, ta erregututen eutsen, ukutu egiola.

        Eta itsua eskutik arturik, erritik kanpora atera eban: ta txistua botarik begietara, ta bere ganean eskuak ifinirik, itandu eutsan, zerbait ikusten ete eban?

        Eta berak begiraturik, esan eban: dakusdaz gizonak aretxak legez, dabiltzela.

        Eta beste bein eskuak begi ganean ifini eutsazan, ta asi zan ikusten: ta osatu zan, alangoz eze gauza guztiak argiro ekusazan.

        Eta bere etxera biraldu eban, esanik: zoaz etxera: ta errian sartuten bazara, iñoribere esan ez eiozu.

 

aurrekoa hurrengoa