www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

9. IRAKURTZA

 

Fariseoak daroe Jesusgana adulterioan topau eben
andra bat. Diño, bera dala munduko argia,
ta Jangoikoak biraldua; ta onegaitik
Judeguak arrika il gura dabe.

 

San Juanek cap. 8. v. 1-59.

 

        Eta Jesus joan zan Olibeteko basora:

        Eta biaramonean Tenplura biurtu zan, ta erri guztia beragana etorri zan, ta jarririk irakasten eutsen.

        Eta Eskribak, ta Fariseoak ekarri eutsen adulterioan idoro eben andra bat: ta erdian ifini eben.

        Eta esan eutsen: Maixua, oraintxe andra au artu dogu adulterioan.

        Eta Moisesek agindu euskun legean, onelakoai arrika egitea. Zuk bada zer diñozu?

        Eta au zirautsen tentetarren, salatuteko bidea artute arren. Baña beranz makurturik Jesusek, atzagaz lurrean eskribietan eban.

        Eta eurak itanduten irauela, zuzendu zan, ta esan eutsen: Zuen artean bekatu baga dagoanak, bota begio lenengo arria.

        Eta bestebein makurtu zan, ta irauan eskribietan lurrean.

        Eurak au enzunik, joan zirian bata besteen atzean, ta Zarrenak lenengoak: ta Jesus bakarrik gelditu zan, ta erdian egoan andrea.

        Eta Jesusek artezturik esan eutsan: Andrea, non dira salatu zinduezanak? iñok kondenau etzaitu?

        Berak esan eban: Iñok bere ez, Jauna. Ta Jesusek esan eban: Nik bere kondenatuko etzaitut. Zoaz, ta iñosbere bekaturik ez egizu.

        Eta beste aldi baten Jesusek berba egin eutsen eurai, esanik: Ni nas munduko argia: darraidana, eztabil illunetan, ta bizitzako argia eukiko dau.

        Fariseoak esan eutsen: Zuk zeure testimonioa emoten dozu: zure testimonioa ezta egiazkoa.

        Jesusek eranzun eban, ta esan eutsen: Nik nire buruaren testimonioa emoten badot bere, egiazko testimonioa da nirea: bada bakit nondik etorri nintzan, ta nora noian: zuek barriz eztakizue nondik natorren, ez nora noian.

        Aragiaren erara zuek juzgetan dozue: baña nik iñor juzgetan eztot.

        Eta nik juzgetan badot, nire juzgamentua egiazkoa da, zerren ze ez nago bakarrik; ezpada ni, ta ni biraldu ninduan Aita.

        Eta zuen legean dago eskribiturik, gizon bien testigantza egiazkoa dala.

        Ni nas neure testimonioa emoten dodana: ta ni bidaldu ninduan Aitak nire testimonioa emoten dau.

        Eta eurak zirautsen: Non dago zure Aita? Jesusek eranzun eban: Ez nazauzue ez ni, ez nire Aita: ni ezagutuko baninduzue, egiaz nire Aita bere ezagutuko zendukee.

        Jesusek berbok esan zituan ondasuntegian, Tenpluan irakasten ebala: ta iñok eskurik ezarri ez eutsan, zerren bere ordua etorri etzan.

        Eta bestebein Jesusek esan eutsen: Ni banoa, ta billatuko nozue, ta zeuroen bekatuan ilgo zaree. Ni noian lekura zuek ezin etorri zeindekeez.

        Eta Judeguak ziñoen: Menturaz berak bera ilgo dau, bada esan dau: Ni noianera, zuek ezin etorri zeindekeez?

        Eta berak zirautsen: Zuek bekoak zaree: ni goikoa nas. Zuek mundu onetakoak zaree, ni ez nas mundu onetakoa.

        Onegaiti esan neban, zeuroen bekatuetan ilgo zareala: bada sinisten ezpadozue ni nasala, zeuroen bekatuan ilgo zaree.

        Eta eurak zirautsen: Nor zara zu? Jesusek esan eutsen: ni nas Asierea, berba egiten deutsuedan au.

        Gauza asko daukadaz zuek gaiti zer esan, ta zer juzgatu: baña biraldu nabena egiatia da: ta nik berari enzun neutsana, dirautsuet au berau munduan.

        Eta adietan ez eben, bere Aitari deituten eutsala Jangoikoa.

        Jesusek bada esan eutsen: Gizonaren Semea jasoten dozuenean, orduan ezagutuko dozue neu nasala, ta neuk neurez ezer egiten eztodala, baña nire Aitak erakutsi eustana, au diñodala:

        Eta biraldu ninduana, nigaz dago, ta bakarrik itxi ez ninduan: bada nik beti egiten dot berari dagokiona.

        Gauzok berak esanik, askok beragan sinistu eben.

        Eta Jesusek zirautsen beragan sinistu eben Judeguai: Baldin zuek iraunten badozue nire berban, izango zaree egiaz nire dizipuluak:

        Eta egia ezagutuko dozue, ta egiak librauko zaitue.

        Eurak eranzun eutsen: Abranen etorkiak gara, ta iños besteren bean egon ez gara: Zelan bada zuk diñozu: Libreak izango zaree?

        Jesusek eranzun eutsen: Egiaz, egiaz dirautsuet: bekatu egiten daben guztia, bekatuaren mendepean dagoala.

        Eta menpetuak eztau beti irauten etxean: semeak barriz beti dirau.

        Bada baldin semeak libretan bazaitue, egiaz izango zaree libreak.

        Bakit Abranen semeak zareala: baña il gura nozue, nire berbea zuetan artu ezin dalako.

        Diñot, nire Aitagan ikusi nebana: ta zuek egiten dozue zeuroen aitagan ikusi zenduena.

        Eranzun, ta esan eutsen: Gure Aita Abran da. Jesusek esan eutsen: Abranen semeak bazaree, Abranen obrak egizuez.

        Baña orain il gura nozue, izanik ni Jangoikoari enzun neutsan egia esan deutsuedan gizona. Abranek ez eban au egin.

        Zuek zeuroen aitaren obrak egiten dozuez. Ta eurak esan eutsen: Jaio ez giñian gu desoneskeriatik: Aita bat zein Jangoikoa dan daukagu.

        Eta Jesusek esan eutsen: Baldin Jangoikoa balitz zuen Aita, benetan ni maitetuko nindukezue. Bada nik Jangoikoaganik urten neban, ta nator: ta neu neurez etorri ez nintzan, ezpada biraldu ninduan berak.

        Zegaiti adituten eztozue dirautsuedana? Nire berbea enzun ezin dozuelako.

        Deabruaren semeak zaree zuek: ta zeuroen aitaren naigurak bete gura dozuez: munduaren asieratik zan bera gizon-iltzallea, ta egian iraun ez eban; zerren egiarik beragan eztagoan: guzurra diñoanean, berez berba egiten dau: guzurtia, ta guzurraren aita dalako.

        Baña nik egia zuei esan arren, sinistuten ez nozue.

        Nok zuetarik arpegian emongo deust bekatuaz? Baldin egia badirautsuet, zegaiti sinisten ezteustazue?.

        Jangoikoarena danak, Jangoikoaren berbak dantzuz. Orregaiti zuek eztantzuzuez, Jangoikoarenak etzarealako.

        Judeguak eranzun eutsen, esanik: Guk ondo eztiñogu, zu zareala Samaritanoa, ta deabrua dozula?

        Jesusek eranzun eutsen: Ez dot nik deabrurik: baña bai nire Aita onretan dot, ta zuek desondrau nozue.

        Bada ni ez nabil nire gloriaren billa: bago nok billatu, ta juzgau dagian.

        Egi, egiaz dirautsuet: nire berbea gordetan dabenak, sekula eriotzarik ikusi eztau.

        Judeguak esan eutsen: Oraintxe dazaugu, deabrua daukazula. Abran il zan, Profetak bere bai, ta zuk diñozu: Nire berbea gordeten dabenak, iñosbere eriotzea ikusiko eztabela?

        Menturaz zara zu gure Aita Abran baño andiagoa, zein il zan, ta Profetak bere il zirian? Zein egiten zara zu?

        Jesusek eranzun eutsen: Ni neu gloriatuten banas, nire gloria ezer ezta; nire Aitak, zuek zeuroen Jangoikoa dala diñozuenak, gloriatuten nau.

        Eta eztazauzue bera: baña nik bazaut: ta eztazaudala esango baneu, guzurtia, zuek legez izango nas. Baña bazaut, ta bere berbea gordetan dot.

        Abran zuen Aitak nai andiaz deseau eban nire eguna ikustea: ikusi eban, ta poztu zan.

        Orduan Judeguak esan eutsen: Berrogeta amar urte oraindio ez dozuz, ta Abran ikusi dozu?

        Jesusek esan eutsen: Egi, egiaz dirautsuet, Abran jaio baño lenago, nas ni.

        Orduan artu zituezan arriak berari botateko: baña Jesus ezkutau zan, ta Tenplutik urten eban.

 

aurrekoa hurrengoa