www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

10. IRAKURTZA

 

Jesusek jaiegun baten osatuten dau itsu bat;
ta Fariseoak botaten dabe Tenplutik kanpora,
dedarrez autortuten dabelako Jaun au Kristo zala.

 

San Juanek cap. 9. v. 1-41.

 

        Eta igarotean Jesusek ikusi eban, jaiotzatik itsua zan gizon bat:

        Eta bere dizipuluak itandu eutsen: Maixua, nok bekatu egin eban, onek, ala bere gurasoak, au itsua jaio zedin?

        Jesusek eranzun eutsen: ez eban onek bekatu egin, ez eta gurasoak bere: ezpada Jangoikoaren egiteak beronegan agertu ditezen.

        Bearrezkoa da, nik egitea, ni biraldu ninduanaren obrak, eguna dan artean: gauba etorriko da, zeñetan iñok obrau ezingo daben.

        Munduan nagoan artean, munduaren argia nas.

        Au esan ebanean, txistua bota eban lurrera, ta txuaz lupetza egin eban, ta lupetzaz igortzi zituan itsuaren begiak.

        Eta esan eutsan: Zoaz, garbitu zaite Siloeko garbitegi, Biraldua esan gura dabenean. Joan zan bada, ta garbitu zan, ta etorri zan ekusala.

        Auzokoak, ta len eskean ikusi ebenak ziñoen: Ezta au, len jarririk, ta limosna eske egoana? Batzuk ziñoen: bera da.

        Bestebatzuk ziñoen: Ezta au, ezpada bera dirudian bat. Baña berak ziñoan: Neu nas.

        Eta zirautsen: Zelan idigi jakazan begiak?

        Berak eranzun eban: Arako Jesus deritxan gizonak egin eban lupetza; ta igortzi zituan nire begiak, ta esan eustan: Zoaz Siloeko ikuz-lekura, ta garbitu zaite. Ta joan nintzan, ta garbitu nintzan, ta dakust.

        Eta esan eutsen: Non da a? Berak eranzun eban: Eztakit.

        Itsua izan zana eroan eben Fariseoakgana.

        Eta jaieguna zan Jesusek lupetza egin, ta begiak idigi eutsazanean.

        Eta Fariseoak barriro itandu eutsen; zelan artu eban ikustea. Ta berak esan eutsen: Lupetza nire begietan ifini eban, garbitu nintzan, ta dakust.

        Eta Fariseoetarik batzuk ziñoen: Jaieguna gordetan eztaben gizon au, ezta Jangoikoarena. Eta beste batzuk ziñoen: Zelan gizon bekatari batek mirariok egin leiz? Eta zer-esana ebillan euren artean.

        Itsuari bestebein esan eutsen: Zuk barriz zer diñozu, zure begiak idigi dituana gaiti? Ta berak esan eban: Profetea dala.

        Baña Judeguak ez eben sinistuten bera gaiti, itsua izan zala, ta ikustea artu ebala, arik eta ikustea artu ebanaren gurasoai deitu arteraño.

        Eta itandu eutsen eurai, ta esan eben: Au da zuen seme, itsuturik jaio zala, zuek diñozuena? Zelan bada dakus orain?

        Bere gurasoak eranzun eutsen, esanik: Bakigu au gure seme dala, ta itsu jaio zala:

        Baña eztakigu, zelan orain dakusan: edo nok idigi deutsazan begiak: adina dau, berak beragaiti berba egin dagiala.

        Itsuaren gurasoak au esan eben, Judegen bildur zirialako: bada Judeguak erabagi eben, Batzarretik kanpora botatea, autortuten ebana Jesus zala Kristo.

        Onegaiti bere gurasoak esan eben: edadea dauko, berari itandu egiozue.

        Barriz bada itsua izan zan gizonari deitu, ta esan eutsen: Jangoikoari gloria emon egiozu: guk dakigu gizon ori bekataria dala.

        Berak esan eutsen: Bekataria danez, eztakit: gauza bat dakit, ni itsua izanik, orain dakusdala.

        Eta eurak esan eutsen: Zer egin eutsun? Zelan idigi eutsuzan begiak?

        Berak eranzun eutsen: Esan deutsuet, ta enzun dozue: zegaiti bestebein enzun gura dozue? menturaz zuek bere aren dizipuluak izan gura dozue?

        Eurak madarikatu eben, ta esan eben: Izan zaite zeu bere dizipulua: bada gu Moisesen dizipuluak gara.

        Guk dakigu, Jangoikoak Moisesi berba egin eutsala: baña eztakigu au nongoa dan.

        Ak gizonak eranzun eutsen, ta esan eutsen eurai: Gauza miragarria da, zuek ez jakitea au nongoa dan, ta idigi ditu nire begiak:

        Eta dakigu, Jangoikoak ez dantzuioela bekatariai: baña baldin bat bada Jangoikoaren bildurrekoa, ta bere borondatea egiten badau, oni banzuio.

        Iños enzun ezta, itsu jaio danaren begiak iñok idigi dituala.

        Au Jangoikoarena ezpaliz, ezin ezer egin leikean.

        Eranzun, ta esan eutsen: Guztiori bekatuetan jaio zara, ta zuk irakasten deuskuzu? Eta kanpora bota eben.

        Jesusek enzun eban kanpora bota ebela: ta arkitu ebanean, esan eutsan: Sinisten dozu Jangoikoaren Semeagan?

        Berak eranzun, ta esan eban: Nor da, Jauna, beragan sinistu daidan?

        Eta Jesusek esan eutsan: Eta ikusi dozu, ta zugaz berbaz dagoana, ori berori da.

        Eta berak esan eban: Sinisten dot, Jauna. Ta adorau eban auspaz.

        Eta Jesusek esan eban: Juiziorako ni mundura etorri nintzan: dakusen eztakusenak, ta itsutu ditezen dakusdenak.

        Eta Fariseotarik batzuk au enzun eben, ta esan eutsen: Zer bada, gu bere itsuak al gara?

        Jesusek esan eutsen: Itsuak baziñe, ez zenduke bekaturik eukiko, ta orain diñozuelako: Bakusku; dirau zuen bekatuak.

 

aurrekoa hurrengoa