www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

11. IRAKURTZA

 

Jesusek diño bera dala Arzain ona:
ta dazauzala bere ardiak.

 

San Juanek cap. 10. v. 1-21.

 

        Egi, egiaz dirautsuet: Atetik eztan beste lekutik ardien arditegira sartuten dana, au kentzallea, ta lapurra da.

        Baña atetik sartzen dana, ardien arzaina da.

        Oni atezainak idigiten deutso, ta ardiak bere boza danzue, ta bere izenaz ardi bakotxari deituten deutso, ta ateraten ditu.

        Eta ardiak atera dituanean, euren aurrean doa bera: ta ardiak darraioe, dazauela bere boza.

        Baña kanpotarrari ez darraioe, iges bai egiten dabe beraganik: zerren kanpokoen boza eztazaue.

        Irudin au Jesusek esan eutsen. Baña eurak aditu ez eben, zer zirautsen.

        Eta osterabere Jesusek esan eutsen: Egi, egiaz dirautsuet, neu nasala ardien atea.

        Etorri zirian guztiak kentzalleak, ta lapurrak dira, ta ardiak enzun ez zituezan.

        Neu nas atea. Niganik sartuten dana, salbauko da: ta sartuko da, ta urtengo dau, ta jangarriak topauko ditu.

        Lapurra eztator ezpada ostutera, ta iltera, ta ondatutera. Ni etorri nintzan, bizitza euki daien, ta ugaritasunaz euki dagien.

        Ni nas Arzain ona. Arzain onak bere ardiak gaiti bere bizitzea emoten dau.

        Baña ordekoak, ta arzain eztanak, ta ardiak bereak eztituanak, dakus otsoa datorrela, ta larga bere ardiak ta iges doa: ta otsoak ostu, ta zabalduten ditu ardiak.

        Eta ordekoak (edo alogerakoak) iges egiten dau, alogerean dagoalako, ta parterik ardietan eztaukalako.

        Ni nas Arzain ona: ta neure ardiak dazaudaz, ta eneak nazaude.

        Aitak ezagutu ninduan legez, nik bere Aita dazaut: ta nire arimea neure ardiak gaiti ifinten dot.

        Artalde onetakoak eztirian beste ardi batzuk bere badodaz: ta neuk ekarri bear dodaz, ta ene boza enzungo dabe, ta egingo dira artalde bat, ta arzain bat.

        Orregaiti Aitak maite nau: nik nire arimea ifinten dodalako, beste bein artuteko.

        Iñok kenduten ezteust: baña neuk neuronez iminten dot, ta eskubidea dot ifinteko, ta eskubidea barriro artuteko: aginduau neure Aitaganik artu neban.

        Eta berbok gaiti barriro jaio zan eztabaidea Judegen artean.

        Eta eureetatik askok ziñoen: Deabrua dauko, ta zoratu jako: zegaiti danzuzue?

        Bestebatzuk ziñoen: Deabrutuaren berbak eztira oneek: menturaz deabruak idigi leiz itsuen begiak?

 

aurrekoa hurrengoa