www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

16. IRAKURTZA

 

Jesusek adirazoten dau Maiordomo lapurraren
irudintza. Limosna egitea. Ez itxitea emaztea.
Aberats zekena, ta Lazaro eskekoa.

 

San Lukasek cap. 16. v. 1-31.

 

        Baitabere zirautsen bere dizipuluai: Oi zan gizon aberats bat, bere Ordekoa eukan bat; ta bere aurrean au salatu eben, bere ondasunak galduten zituala.

        Deitu, ta esan eutsan: Zer da zu gaiti dantzudan au? zeure kontura dagoanaren errazoia emon egizu: zerren ezin izango zara Ordekoa.

        Orduan Jabe-Ordekoak bere artean esan eban: Zer egingo dot, neure Jaunak ordekotasuna kenduten badeust? Atxurtu ezin dot: eskean ibilteko lotsa nas.

        Bakit zer egin, ordekotasuna kenduten deustenean, bere etxeetan artu nagien.

        Bere Jaunari zor eutsen bakotxari deitu eutsan, ta lenengoari esan eutsan: Nire Jaunari zeinbat zor deutsazu?

        Ta onek eranzun eutsan: Eun orio-ontzi. Ta esan eutsan: artu egizu zeure eskriturau, ta jarri zaite bereala, ta eskribidu egizu berrogeta amar.

        Gero beste bati esan eutsan: Eta zuk zeinbat zor dozu? ta eranzun eban: eun anega gari. Ta berak esan eban: Artuizu zeure papera, ta eskribidu egizu larogei.

        Eta Nagusiak alabau eban Maiordomo gaistoa, zurtasunaz egin ebalako: zerren mundu onetako semeak, argiaren semeak baño zurragoak dira eurai dagokien gauzeetan.

        Eta nik dirautsuet: Adiskideak egizuez ondasun uts-guzurrezkoakaz, izatea galduten dozunean artu zagiezan beti-betiko bizilekuetan.

        Gauza txikian mena dana, andian bere izango da: ta bidebagea dana gitxian, bidebagea izango da askoan bere.

        Bada ondasun bidebagetan menak izan ezpazaree: nok fiatuko deutsue egiazkoa dana?

        Eta iñorenean ezpazaree izan fielak; zeuroena dana nok emongo deutsue?

        Otseñik iñopere Ugazaba bi ezin serbidu leiz: edo bada bata gorroto izango dau, ta bestea maitetuko dau: edo batagana batuko da, ta bestea despreziatuko dau: Jangoikoa, ta ondasunak ezin serbitu ziñeikez.

        Baña Fariseoak zeken-kutiziosuak izanik, gauza guztiok enzuezan, ta burla egiten eutsen.

        Eta berak esan eutsen: Zuek zaree gizonen aurrean justutzat erakusten zareanak: baña Jangoikoak bazauz zuen biotzak; bada gizonentzat goratua dana, gorrotogarria da Jangoikoaren aurrean.

        Legea, ta Profetak Juan giño: ordureanik da erakusia Jangoikoaren Erreinua, ta guztiak indar egiten dabe beragan.

        Eta errazago da Zerua, ta lurra igarotea, eze ez legeko tilde bat bakarra.

        Edozein bere emazte itxi, ta beste bat artuten dabenak, adulterioa egiten dau: bai ta bere senarrak larga dabenaz ezkonduten danak, adulterioa egiten dau.

        Zan gizon aberats bat, soñeko preziatuaz, ta eun guztiz finaz janziten zana; ta egunoro galanto jaten ebana.

        Eta an zan eskeko bat Lazaro eritxona, aberatsaren ateetan etzaten zana, llagaz beterik,

        Aberatsaren maitik jausten zirian apurrak jan gura zituan, ta iñok emoten ez eutsazan: txakurrak barriz etorri, ta zaoriak txupetan eutsezan.

        Pobre au il zanean, Angeruak eroan eben Abranen tokira: ta aberatsa bere il zan, ta Infernura bota zan.

        Eta neke-peneetan egoala, jasorik begiak, ikusi eban urrinetik Abran, ta Lazaro bere lekuan egoala.

        Eta berak dedarrez esan eban: Aita Abran arren errukitu zaite nizaz, ta biraldu eidazu Lazaro, onek bere esku-atz puntea uretan sartu, ta busti dagidan nire ao-miña, zerren neke latzetan nago sugar onetan.

        Eta Abranek esan eutsan: Semea, gomute zaite ondasunak artu zenduzala zeure bizitzan, ta, Lazarok ez eukazala ezpada gatxak: bada orain bera da emen gozoratua, zu barriz neke-penatua.

        Orrez geiago utsune urrin andi bat dago zuen, ta gure bitartean: alangoz eze emendik zuetara igaro gura dabenak, ezin igaro ditekez, ez eta ortik ona bere.

        Eta esan eban: Bada erregututen deutsut, biraldu daizun nire Aitaren etxera:

        Bada bost anaje ditut, eurentzat testimonioa izan dedin, jazo eztidin eurak bere etortea nekezko leku onetara.

        Eta Abranek esan eutsan: Dituez Moises, ta Profetak: bentzuez.

        Baña berak esan eban: Ez arren orrela, aita Abran; bada baldin illetarik bat bajoake eurai, penitenzia egingo dabe.

        Ta Abranek esan eutsan: Ezpadanzue Moises ta Profetak biztuko baliz il bat bere, sinistuko eztabe.

 

aurrekoa hurrengoa