www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

19. IRAKURTZA

 

Gloriaz beterik agertuten da
Jesus Taboreko mendian.

 

BATERA San Mateok cap. 17. v. 1-13.
San Markosek cap. 9. v. 1-12.
San Lukasek cap. 9. v. 28-36.

 

        Eta berba oneek esan ezkero, jazo zan arik zortzi egun legez, artutea Jesusek beragaz Pedro, ta Santiago, ta Juan beronen anajea.

        Eta eroan zituan bakarrik mendi altu alderatu batera, ta igon eban mendira oraziño egitera.

        Eta oraziñoa egiten eban bitartean, bestetu jakan arpegia:

        Eta euren aurrean beste-iruditu zan. Ta argitu zan bere arpegia eguzkia legez:

        Ta bere soñekoak argitu, ta zuritu zirian edurra legez orrenbeste ze, munduan dan garbitzallerik ezin zuriago ifini eukezan.

        Eta aror non beragaz berba egiten eben gizon bik. Ta oneek zirian Moises, ta Elias,

        Zeintzuk agertu zirian anditasunean, ta berbaz egozan Jesus gaz: ta berba egiten eben Jerusalenen kunpliduko eban bere urterearen ganean.

        Baña Pedro, ta beragaz egozanak loz astundurik egozan: ta irazarri zirianean ikusi eben Jesusen gloria, ta beragaz egozan beste gizon biak.

        Eta beraganik alde egin zirianean, Pedrok Jesusi esan eutsan: Maixua, Jauna, ondo da gu emen egotea.

        Gura badozu, daiguzan emen iru bizi-leku, bata zuretzat, bestebat Moisesentzat, ta bestea Eliasentzat.

        Bada ez ekian zer ziñoan: zerren izu-bildurturik egozan.

        Oraindiño bera berbaz egoala, etorri zan odoi argitsu bat, zeñek bere gerizeaz estaldu zituan: ta bildurtu zirian sarturik eurak odoian.

        Eta odoitik etorri zan boz bat, ziñoala: Au da nire Seme maitea, zeñegan atsegin andia artu dodan: berari enzun egiozue.

        Eta boz au urtenik, idoro eben Jesus bakarrik.

        Enzun ebenean dizipuluak jausi zirian auspaz, ta ikara andia artu eben.

        Baña Jesus eurak-ganatu zan, ukutu zituan, ta esan eutsen: jagi zaiteze, ta ez bildurrik euki.

        Eta begiak jasorik, ta ingurura begiraturik, beste iñorbere ez eben beragaz ikusi, ezpada Jesus bakarrik.

        Eta menditik jatsi zirianean, Jesusek agindu eutsen, ikusi ebena iñori esan ez egioela, gizonaren semea illeen artetik biztu artean;

        Eta eurak ixillik euki eben, ta egun aetan iñori esan ez eutsen ikusi eben gauzarik.

        Eta gertaldi au gorderik euki eben: bakarrik euren artean itanduten eben; zer esan gurako dau arako: Illen arterik biztu artean?

        Eta itandu eutsen bere dizipuluak, zirautsela: Bada zelan diñoe Fariseoak, ta Eskribak, Elias lenago etorriko dala?

        Ta berak eranzun eutsen, esanik: Elias egiaz etorriko da, ta datorrenean, gauza guztiak bere egotaldira biurtuko ditu; ta izango da, eskribiturik dagoan legez, gizonaren semearen ganean, zeñek asko igaroko dau, ta despreziatua izango da.

        Baña dirautsuet, Elias etorri zala, ta ezagutu ez eben, ta gura eben guztia beragaz egin eben, bera gaiti eskribidurik dagoan legez.

        Onela padezidu eragingo deutse gizonaren semeari bere.

        Orduan dizipuluak ezagutu eben, Juan Bautista gaiti berba egiten eutsela eurai.

 

aurrekoa hurrengoa