www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

23. IRAKURTZA

 

Jesusek erakusten dau daukan ardurea txikiakaz:
lagun urkoaz euki bear dan karidadea:
ta amar-milla diruen irudintza.

 

San Mateok cap. 18. v. 10-35.

 

        Begira ez despreziatuaz txikitxo oneetarik bat: bada dirautsuet, euren Angeruak beti dakusela Zeruetan neure Aita Zeruetan dagoanaren arpegia.

        Bada galdu zana salbetara etorri zan gizonaren Semea.

        Zer deritxazue? Baldin batek eun ardi balitu, ta euretarik bat galduten bada; menturaz larogeta emeretziak larga mendietan, ta eztoa galdu zanaren billa?

        Eta jazoten bada arkitutea: dirautsuet, beragaz geiago poztuten dala, beste larogeta emeretzi galdu etzirianakaz baxen.

        Alan ezta borondatea Zeruetan dagoan zuen Aitaren aurrean, galdu dedin onetariko txikertxo bat.

        Eta zure anajeak zure kontra bekatu egiten badau, arteztu egizu zeure, ta aren artean bakarrik: Enzuten badeutsu, irabazi dozu zeure anajea.

        Ta enzuten ezpadeutsu, testigu bat, edo bi zeugaz artu egizuz, testigu bi, edo iruen aoan baieztu dedin berba guztia.

        Ta ezpadanzuz, esan eiozu Elexeari: ta baldin ezpadanzuio Elexeari, euki egizu Jentil fedebage, ta Bekatari agiritzat.

        Egiaz dirautsuet, lurraren ganean estuten dozuen guztia, Zeruan bere lotua izango dala: ta lurraren ganean askatuten dozuen guztia, askatua izango dala Zeruan bere.

        Baitabere dirautsuet, baldin zuetarik bik gogoz artuko balebe lurraren ganean, eskatuten daben edozein gauza emongo deutse nire Aita Zeruetan dagoanak.

        Bada non nai bi, edo iru nire izenean batuten dirianean, an euren erdian nago ni.

        Orduan Pedrok beragana eldurik, esan eban: Jauna, parkatuko deutsat nire anajeari nire kontra bekatu egiten daben guztietan, zazpi bider giño?

        Jesusek dirautso: Ez dirautsut zazpi bider giño, ezpada irurogeta amar zazpi biderko giño.

        Orregaiti Zeruetako Erreinuak dirudi gizon Errege bere otseñai kontuak artu gura eutseezan bati.

        Eta kontuak artuten asi ezkero, etorri zan beragana amar milla diru zor eutsazan bat.

        Eta ez eukirik nondik kitutu, agindu eban bere Nagusiak saldu egiezala bera, ta bere emazte, ta bere semeak, ta eukan guztia, ta pagau ekiola zorra.

        Orduan serbitzariak auspaz etxunik bere oñetara, erregututen eutsan, zirautsala: Jauna, itxadon eidazu arren, ta guztia kitutuko deutsut.

        Nagusiak serbitzari aren errukia artu eban, larga eban libre, ta zorra parkatu eutsan.

        Urten eban serbitzari onek, ta idoro eban berari eun diru zor eutsazan beste serbitzari bere lagun bat: ta esetsirik ito gura eban zirautsala: Pagau egidazu zor deustazuna.

        Eta etxunik bere lagunaren oñetara erregututen eutsan zirautsala: Pazienzia piska bat euki egizu, ta dana pagauko deutsut.

        Eta ak gura ez eban: ta joan zan, ta presondegian sartueragin eban, zor eban guztia kitutu artean.

        Bere lagun serbitzariak ikusirik jazoten zana, sumindu zirian asko: ta joan zirian Nagusiari esatera gerta zan guztia.

        Orduan bere Nagusiak deitu, ta esan eutsan: Serbitzari gaistoa, zor guztia nik parkatu neutsun, zerren erregutu zeustan:

        Etzenduan bada zeure lagunaz euki bear errukia, nik zugaz euki neban legez?

        Eta aserraturik Nagusia emon eban borreroen eskuetara, arik eta zor guztia kitutu arteraño.

        Auxe berberau egingo dau zuekaz nire Aita zerukoak, biotz-biotzetik bakotxak bere anajeari parketan ezpadeutso.

 

aurrekoa hurrengoa