www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

29. IRAKURTZA

 

Jesusek erakusten dau lan-beargillen irudina.

 

San Mateok cap. 20. v. 1-16.

 

        Zeruetako Erreinua irudituten da gizon familiadun Guraso, goxean goxetik bere mastirako langillen billa urten eban bati.

        Eta alogerakoakaz ajuste eginik euren eguneko bear-saria diruzkoa emoteko, biraldu zituan bere mastuira.

        Eta urten eban egerdi aurrean, ta ikusi zituan beste batzuk plazan alperrik egozala.

        Eta esan eutsen: Zuek bere zoaze nire mastegira, ta dagokizuena emongo deutsuet.

        Eta eurak joan zirian. Bestebein urten eban bazkal-ondoan, ta arrastegian, ta ori berori egin eban.

        Eta urtenik illunzean, ta idororik bestebatzuk an egozala, esan eutsen: Zer egiten dozue emen alperrik egun guztian?

        Eta eurak eranzun eutsen: Iñok pere alogerean eroan ez gaitualako. Dirautse berak: Zoaze zuek bere nire mastira.

        Eta gauba eldurik, mastiko jabeak bere ordekoari esan eutsan: Deitu langillai, ta euren alogera emon egiezu, azkenekoetatik asi ta lenengoetaraño.

        Gaberortean joan zirianak etorri zirianean, bakotxak bere dirua artu eban.

        Eta lenengo joanak eldu zirianean, uste eben, geiago emongo eutsela: baña ez eban artu bakotxak ezpada diru bat.

        Eta artutean oñoten eben etxe-buruaren kontra,

        Ziñoela: Azkenekook bakarrik ordu baten bear egin dabe ta bardindu dozuz gugaz, eguneko astuntasuna, ta beroa eroan doguzanokaz.

        Baña berak aetarik bati eranzun, ta esan eutsan: Adiskidea, bidebagerik egiten ezteutsut: Konpondu ezkinean alkar diru bategaitik?

        Artu egizu zeurea dana, ta zoaz: bada nik atzerengo oni zuri lainbeste emon gura deutsat.

        Ez edo al dot nai dodana egin? Menturaz txarra da zure begia, ni ona nasalako?

        Alan izango dira azkenekoak, lenengoak: ta lenengoak, gerorengoak: bada asko dira deituak, baña gitxi autuak.

 

aurrekoa hurrengoa