www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

34. IRAKURTZA

 

Jesusek Jerikotik urtenik
itsu bien begiak argituten ditu.

 

BATERA San Mateok cap. 20. v. 29-34.
San Markosek cap. 10. v. 46-52.
San Mateok an.

 

        Eta eurak Jerikotik urtenik, jente askok jarraitu eutsan:

        Eta bidearen ondoan egozan itsu bi jarririk, ta enzun ebenean Jesus igaroten zala, dedarrez asi zirian esaten: Dabiden Seme Jauna, euki egizu gure errukia.

        Eta jenteak agiraka egiten eutsen ixildu zitezen. Baña eurak txilio geiago egiten eben, ziñoela: Jauna, Dabiden Semea, errukitu zaite guzaz.

        Eta Jesus geratu zan, ta deitu eutsen, ta esan eban: Zer gura dozue egin daizuedan?

        Jauna, eranzun eben, gure begiak idigi ditezela.

        Eta Jesusek arturik euren errukia, ukutu eutsen begietan: ta ordu berean ikusi eben, ta jarraitu eutsen.

 

San Markosek an.

 

        Eta Jerikotik urtetean bera, ta bere dizipuluak, ta eurakaz jente asko, Bartimeo itsua Timeoren semea egoan jarririk eskean bidearen ondoan.

        Eta enzunik Jesus Nazareno zala, asi zan deadarka, ta esaten: Jesus Dabiden Semea, arren nire errukia.

        Eta asko aserratuten jakazan ixildu zedintzat. Berak barriz dedar geiagoaz ziñoan: Dabiden Semea, errukia nigaz.

        Eta Jesus gelditu zan, ta agindu eban deitu egioela. Deiturik bada itsuari, dirautse: Abia zaite: jagi zaite, zerren deituten deutsun.

        Berak bota kapea, ta saltuka joan zan beragana.

        Eta Jesusek berbea arturik, esan eutsan: Zer gura dozu egin daizudan? Ta itsuak esan eutsan: Maixua, ikustea.

        Eta Jesusek esan eutsan: Zoaz, zeure fedeak salbau zaitu: ta bereala ikusi eban, ta jarraion bidean.

 

aurrekoa hurrengoa