www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

36. IRAKURTZA

 

Jesusek Lazaro illa biztuten dau:
mirari onegaz Fariseoak gorroto geiago artuten deutse;
ta beragaiti aldegiten da ermura.

 

San Juanek cap. 11. v. 32-56.

 

        Eta Maria eldu zanean Jesus egoan lekura, ikusi ta bertati auspaz etxun zan bere oñeetara, ta dirautso: Jauna, emen egon baziña, etzan ilgo nire neba.

        Jesusek ikusi ebanean negarrez, beronegaz etorri zirian Judeguak bere negar egiten ebela, berak bere zizpuru egin eban, ta mindurik gelditu zan beragan.

        Eta esan eban: Non ifini zenduen? Esan eutsen: Erdu, Jauna, ta ikusiko dozu.

        Eta Jesusek negar egin eban.

        Orduan Judeguak esan eben: Begira ze maite eban.

        Eta euretarik batzuk esan eben: Onek bada itsuturik jaio zanaren begiak idigi ezkero, ezin egin eukean au il etzedilla?

        Baña Jesusek beragan zizpuruturik bestebein, joan zan sepultura-obiara, kueba-leze zanera: ta arri andi bat bere ganean ifini eben.

        Jesusek esan eban: Kendu eizue arri-estali ori. Marta illaren arrebeak esan eutsan: Jauna, kirats-atsiturik dago, bada lau egun dira il zala.

        Jesusek esan eutsan: Esan ezteutsut, sinisten badozu, ikusiko dozula Jangoikoaren gloria?

        Jaso eben bada arria: ta Jesusek goraturik begiak, esan eban: Aita, esker-onak emoten deutsudaz enzun nozulako.

        Nik ondo nekian beti nanzuzula, baña inguruan dagoan jentea gaiti, esan neban: sinistu dagien, zuk biraldu nozula.

        Eta au esanik boz goratuaz dedar egin eban, ziñoala: Lazaro, erdu kanpora.

        Eta berpetati urten eban egon zanak illik, oñak esturik, ta eskuak loturik, ta arpegia miesa zatiaz estaldurik. Jesusek esan eutsen: Askatu, ta itxi eiozue joan dedin.

        Maria, ta Marta ikustera etorri zirian Judegu askok, ikusirik Jesusek egin ebana, sinistu eben bertati beragan.

        Baña euretarik batzuk joan Fariseoakgana, ta esan eutsen zer egin eban Jesusek.

        Ta Sazerdoten, ta Fariseoen Buru-nagusiak bildu eben Batzarra, ta ziñoen: Zer egiten dogu, zerren gizon onek mirari asko egiten dituan?

        Baldin orrela itxiten badogu, guztiak beragan sinistuko dabe: ta Erromatarrak etorri, ta ondatuko ditue gure erria, ta jentea.

        Baña, euretarik batek, Kaifas zeritxon Sazerdote nagusia zanak esan eutsen: Zuek ezer eztakizue,

        Gogoratuten bere eztozue, konbeni jatzuela il dedin gizon bat, erriagaiti, ta jente guztia galdu eztidin.

        Baña au ez eban esan bere buruz; ezpada izanik urte atako Sazerdote nagusia, adirazo eban, Jesus ilgo zala jentea gaiti:

        Eta ez bakarrik erriko jentea gaiti, baitabere batuteko batzan zabaldurik egozan Jangoikoaren semeak.

        Eta alan egun atarik artu eben asmoa zelan emongo eutsen eriotzea.

        Eta beragaiti etzan erakusten Jesus agirian Judegen artean, ta aldegin zan Efren eritxon Erri ermuaren ondoan egoan lekura, ta an bizi zan bere dizipuluakaz.

        Eta ur egoan Judegen Pazkoa: ta erri atarik asko joan zirian Jerusalenera Pazkoa baño len, eurak an garbituteko.

        Eta ebiltzen Jesusen billa: ta batak besteari zirautsan egozanean Tenpluan: Zer uste dozue, etorri eztalako Jaira?

        Eta Sazerdoten Buruak, ta Fariseoak euken agindurik, iñok bekian non zan, agertu egiala, preso artuteko.

 

aurrekoa hurrengoa