www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

2. IRAKURTZA

 

Biaramonean biurtuten zala Jesus Jerusalenera,
madarikatu eban iko bat, ta bertati igartu zan.
Sartuten da Tenpluan, ta andik kanpora
botaten ditu erosle, ta saltzalleak.

 

BATERA San Mateok cap. 21. v. 12-22.
San Markosek cap. 11. v. 12-26.

 

        Eta urrengo egunean, goxean Betaniatik Urira biurtzen zala gose zan.

        Eta ikusirik urrinetik bidearen ondoan iko batek orriak zituala, ara joan zan ikustera ezer idoroten baeban beragan.

        Eta eldu zanean, orriak ez besterik topau etzituan: zerren iko denpora etzan.

        Eta eranzunik esan eutsan: Sekula zuganik jaio ezpedi fruturik: Iñok iños jango ez aldau zuganik fruturik.

        Eta bere dizipuluak enzun eben au; ta bereala igartu zan ikoa.

        Eta Jerusalenera joan zirian. Eta Elexan sartu ezkero, asi zan andik kanpora botaten bertan saldu, ta erosten ebenak.

        Eta banatu zituan tratudunen maiak, ta usoak salduten zituezanen jarlekuak.

        Eta laketuten ez eban iñok aldatutea Elexan aldagarririk.

        Eta irakasten eutsen ziñoala: Eskribidurik dago nire etxea oraziñoko etxea deitua izango dala jente guztiaganik; zuek barriz lapur-tokia egin dozue berau.

        Au enzunik Sazerdoten Nagusiak, ta Eskribak ebiltzen zelan bizitzea kenduko eutsen; zerren bere bildur zirian, bere dotrinaz jente guztia mirariturik egoala.

        Eta Elexan etorri zirian beragana itsu, ta errenak, ta osatu zituan.

        Sazerdoten Buruak, ta Eskribak ikusirik egin zituan gauza arrigarriak, ta mutillak Tenpluan deadarrez, ta esaten: Hosana Dabiden Semeari: samindu zirian:

        Ta esan eutsen berari: Banzuzu oneek diñoena? Ta Jesusek esan eutsen: Bai. Eztozue nosbait irakurri, ume txiki, ta bularreko seiñetarik atera dozu alabanza oso-betea?

        Eta eldurik arratstegia, eurak largarik joan zan Erritik kanpora Betaniara; ta emen gelditu zan.

        Eta biaramonean ikoaren albotik igaroten ziriala ikusi eben igarturik sustraitik.

        Eta au ikusirik dizipuluak miraritu zirian, ta ziñoen: zelan orren laster igartu da?

        Eta gomutau zan Pedro, eta esan eutsan: Maixua, aror non igartu dan madarikatu zenduan ikoa.

        Eta Jesusek eranzun, ta esan eutsen: Jangoikoagan konfianza euki egizue.

        Egiaz dirautsuet, baldin federik bazeunke, ta dudarik ez, ez bakarrik egingo dozue ikoaz; baña baitabere

        Baldin iñok mendi oni esango baleuskio, jagi zaite, ta bota zaite itxasora, ta dudau baga bere biotzean, sinistuko baleu egingo dala diñoana, guztia egingo da.

        Beragaiti dirautsuet, oraziñoan eskatuten dozuen guztia, sinistu egizue emongo jatzuela; ta etorriko jatzuela.

        Eta oraziño egiteko abiatuten zareanean, iñoren kontra baldin ezer badozue, parkatu egiozue: onelan zuen Aita Zeruetan dagoanak zuei bere parkatu daizuezan zeuroen bekatuak.

        Eta zuek parkatuten ezpadozue: zuen Aita Zeruetan dagoanak zuei bere zeuroen pekatuak parkatu ezteutsuez.

        Eta egunero irakasten eban Elexan. Baña Sazerdoteen Buru nagusiak, ta Eskribak, ta erriko Agintariak, il gura eben:

        Eta zer egin beragaz ez ekien. Bada jente guztia mirariturik egoan, berari enzuten.

 

aurrekoa hurrengoa