www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

3. IRAKURTZA

 

Jentil fedebageak datoz Jesus ikustera:
ta euren aurrean Zerutik datorren
boz batek andizketan dau.

 

San Juanek cap. 12. v. 20-50.

 

        Eta an egozan Jentil batzuk, jaiegunean adoretara igo eben artekoak.

        Onek bada eldu zirian Felipe Besaida Galileakoa zanagana, ta erregututen eutsen, esanik: Jauna, ikusi gura geunke Jesus.

        Felipe etorri, ta Andresi esan eutsan: ta Andresek, ta Felipek esan eutsen Jesusi.

        Eta Jesusek eranzun eutsan, esanik: Ordua bator, zeñetan gizonaren Semea izango dan glorifikatua.

        Egi egiaz dirautsuet, lurrean jausten dan gari garaua ilten ezpada, bera bakarrik geldituko dala: baña ilten bada, frutu asko daroa.

        Bere arima maite dabenak, galduko dau: ta bere arimea munduan gorroto dabenak, gordeko dau beti betiko bizitzarako.

        Baldin iñok serbiduten banau, jarraitu begit: ta non ni nagoan, an egongo da nire serbitzaria bere. Ta iñork serbietan banau, nire Aitak au onrauko dau.

        Orain nire arimea turbaturik dago. Ta zer esango dot? Aita, salbau nagizu ordu onetarik. Baña orregaiti etorri nas ordu onetara.

        Aita, andizkatu egizu zeure izena. Onetan etorri zan Zerutik boz bat esan ebana: Nik andizkatu dot, ta osterabere andizkatuko dot.

        An egozan jenteak, enzun ebenean boza, esan eben, trumoi bat izan da. Bestebatzuk ziñoen: Angeru batek berba egin deutso.

        Jesusek eranzun eban, esanik: Boz au etorri ezta nigaiti, ezpada zuek gaiti.

        Orain da munduaren judizioa: orain botako da kanpora mundu onetako Agintaria.

        Eta baldin ni jasoten banas lurretik, guztia neugana ekarriko dot.

        Eta au ziñoan adirazoteko zelango eriotzeaz ilgo zan.

        Jenteak eranzun eutsan: Guk legetik dogu enzunik, Kristok betiko iraungo dabela: zelan bada diñozu zuk, gizonaren Semea jasoa izan bear dala? Nor da gizonaren Seme au?

        Jesusek esan eutsen: Oraindiño zuetan argi piska bat bago. Zabiltze argia daukazuen artean, iluntasunak artu ez zagiezan ta ilunetan dabillanak, eztaki nora doian.

        Argia dozuen bitartean, argiagan sinistu egizue, argiaren semeak izan zaitezen. Au esan eutsen Jesusek; ta joan zan, ta euretarik ezkutau zan.

        Baña orrenbeste mirari euren aurrean egin arren bere, ez eben sinistuten beragan:

        Bete zedin Isaias Profetearen berbea, esaten ebala: Jauna, nok sinistu eutsan gure entzuteari? ta nori agertu jako Jaunaren besoa?

        Orregaiti ezin sinistu eben, zerren Isaiasek beste bein esan eban:

        Begiak itsutu eutsezan, ta biotza gogortu eutsen, begiakaz ikusi eztagien, biotzaz aditu eztaien, ta biurtu ta osatu eztaidazan.

        Isaiasek au esan eban, bere gloria ikusi ebanean, ta bera gaiti berba egin ebanean.

        Orrez guztiaz Buru nagusietarik askok beragan sinistu eben: baña Fariseoak gaiti ez eben agertuten, bota ez egiezan Batzarretik kanpora.

        Zerren ze maiteago eben gizonen gloria, Jangoikoaren gloria baño.

        Eta Jesusek boza goratu, ta esan eban: Nigan sinisten dabenak, eztau nigan sinistuten, ezpada ni biraldu ninduanagan.

        Eta ni nakusanak, dakus ni biraldu ninduana.

        Ni argitzat etorri nintzan mundura: nigan sinisten dabena, gelditu eztidin ilunetan.

        Eta iñok nire berbak badanzuz, ta gordetan ezpadituz; eztot nik juzgetan: zergaiti tze etorri ez nintzan mundua juzgetara, ezpada mundua salbetara.

        Desprezietan nabenak, ta nire berbak artuten eztituanak, bauko nok juzgau daian: esan dodan berbeak juzgauko dau bera azkeneko egunean.

        Bada nik neuganik berba egin eztot, baña ni biraldu ninduan Aitak berak agindu eustan zer esango neban, ta ze berba egingo neban.

        Eta dakit, bere agindua dala betiraun guztiko bizitzea. Bada nik diñodana, diñot alan zelan Aitak esan deustan.

 

aurrekoa hurrengoa