www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

7. IRAKURTZA

 

Fariseoak biralduten deutsez mandatariak Jesusi,
itandutera, ondo zanez Erregeri zensoa pagetea:
ta azpitik kontuan ifinten dituez, preso artu dagiela.

 

BATERA San Mateok cap. 22. v. 15-22.
San Markosek cap. 12. v. 13-17.
San Lukasek cap. 20. v. 20-26.

 

        Orduan Fariseoak joan zirian, ta euren artean esan eben, zelan ustekabean uts eragingo eutsen bere berbeetan.

        Eta azpitik zelatan egokazala, biraldu zituezan Fariseo batzuk euren dizipuluak, Herodestarrakaz, justuen irudi-antza artu egien,

        Jausi eragiteko berbaren baten, ta ifinteko Agintariaren eskubide, ta aginduaren azpian.

        Oneek bada itandu eutsen, esanik: Maixua, dakigu egiatia zareala,

        Eztozula irakasten, ez esaten zuzen-mena eztana, ta ezteutsezula jaramoten munduko esamesai, ez begiratuten gizonai azaletik dirudiana gaiti, bada Jangoikoaren bidea irakasten dozu egiaz:

        Orain bada esan eiguzu: Zer deritxazu?

        Errege-dirua pagetean ondo, ala deungero egingo dogu?

        Jesusek barriz euren malsintasuna ezaguturik, euren asmu zitela aditurik, esan eutsen:

        Guzurtiak, zegaiti tentetan nozue? Erakusi eidazue ikusteko errege-diru bat, ta eurak ifini eutsen aurrean diru bat.

        Eta Jesusek esan eutsen: Norena da antz-irudi au, ta letratallu au?

        Dirautse: Erregearena.

        Eta Jesusek eranzun, ta esan eutsen: Erregeri bada emon eiozu Erregearena dana, ta Jangoikoari Jangoioarena dana.

        Eta au enzun ebenean, ezin kontraesan zituezan bere berbak jentearen aurrean; lenagotik bai mirariturik bere eranzueraz, ixildu zirian, ta largarik bera, aldegin zirian.

 

aurrekoa hurrengoa