www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

9. IRAKURTZA

 

Jesusek erakusten dau zein dan
mandamentuetarik lenena, ta bearrena.

 

BATERA San Mateok cap. 22. v. 34-40.
San Markosek cap. 12. v. 28-34.

 

        Baña Fariseoak enzunik, ixildu eragin eutsela Saduzeoai, bildu zirian batzarran:

        Eta disputa enzun eban legeko Jakitun euretarik bat eldu zan, ta ikusirik, ain ondo eranzun eutsela, itandu eutsan tentautearren:

        Maixua, zein da mandamentu andia legean? Aginduetarik lenengoa?

        Eta Jesusek eranzun eutsan: Mandamentu guztietarik lenena da: Ara, Israel, zure Jangoikoa Jangoiko bat bakarra da:

        Eta maitetuko dozu zeure Jangoikoa zeure biotz guztitik, zeure arima guztiaz, zeure borondate guztiaz, ta zeure indar guztiaz.

        Au berau da agindu andiena, ta lenengoa.

        Eta onen antzekoa da bigarrena: Maitetuko dozu zeuk zeu legez zeure lagun urkoa. Eztago oneek baño agindu andiagorik.

        Mandamentu bi oneetan dagoz barruraturik lege guztia, ta Profetak.

        Eta Eskribak esan eban: Maixua, egiaz esan dozu ondo, bat dala Jangoikoa, ta bera baño besterik eztago:

        Eta maitetuteak bera biotz guztitik, ta adimentu guztiaz, ta borondate guztiaz, ta alegin guztiaz; ta amaduteak lagun projimoa geure burua legez, geiago balio dabela ofrenda-eskentza, ta sakrifizio guztiak baño.

        Eta Jesusek ikusirik jakintsuro eranzun ebala, esan eutsan: Jangoikoaren Erreinutik etzagoz urrin. Ta etzan iñor azartuten geiago itandutera.

 

aurrekoa hurrengoa