www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

11. IRAKURTZA

 

Jesusek agertuten ditu Fariseoen gaistakeriak;
ta irakasten deutso jenteari aen esanak egitea,
baña iñolakoz ez euren egiteak jarraitutea.

 

BATERA San Mateok cap. 23. v. 1-39.
San Markosek cap. 12. v. 38-40.
San Lukasek cap. 20. v. 45-47.

 

        Orduan Jesusek berba egin eutsen erriari, ta bere dizipuluai,

        Bere dotrinan zirautsela: Moisesen Irakas-lekuan jarri zirian Eskriba, ta Fariseoak.

        Gorde, ta egizuez bada dirautsuezan gauza guztiak: baña ez eizue egin euren egitekoen erara: zergaiti tze esan bai, baña egiten eztabe.

        Bada karga astun, ta eroan ezinak estu, ta ifinten ditue gizonen solbarda ganean: baña eurak ezta atz bategaz bere mugitu gura eztabe.

        Euren egikera guztiak egiten ditue gizonak ikusi daizentzat.

        Gorde zaiteze Eskribatarik, bada onek jantziera luzeakaz ibilli gura oi dabe; ta alan zabalduten ditue zinta luzeak, ta arrotuten ditue euren franjak.

        Afarietan maite ditue lenengo jarlekuak, ta lenengo aurkiak Batzarretan;

        Eta agur onak enzutea, leku agirietan, ta gizonak deitu daioen Maixuak.

        Irunsiten ditue andra alargunen etxeak, oraziño luzeen atxakiaz, irudirazorik oraziño luzeak. Oneek artuko dabe kondenaziño andiagoa, gogortasun andiagoaz izango dira juzgatuak.

        Zuek barriz eztozue gura izan bear deitu zaiezan Maixuak: bada bat bakarra da zuen Maixua, ta zuek guztiok anajeak zaree.

        Eta iñori deitu ez eiozue zeuroen Aita lurraren ganean: bada bat da zuen Aita, Zeruetan dagoana.

        Eta etzaiteze deitu Maixuak: bada bat da zuen Maixua, Kristo.

        Nagusiago dana zuen artean, izango da zuen serbitzaria. Zergaiti tze goragotuten dana, humildua izango da: ta humilduten dana, andizkatua izango da.

        Ai zuek Eskriba, ta Fariseo guzurtiak irunsiten dozuezanak alargunen etxeak, oraziño luzeak eginik: beragaiti artuko dozue juizio estuago bat!

        Ai zuek Eskriba, ta Fariseo hipokritak; zerren itxasoa, ta lurra inguratuten dozuez kanpotar bat zeuroktarra egiteko: ta egin ezkero, egiten dozue zuek baño bi bider diñago Infernurako!

        Ai zuek, itsu-aurrekoak, esaten dozuenak: Tenplua gaiti juramentu egitea utsa da: baña Tenpluko urrea gaiti juramentu egiten dabenak, zordun da!

        Barbullo, ta itsuak! Zer da andiago, urrea, ala urrea santututen daben Tenplua?

        Eta Altarea gaiti juramentu egitea, ezer ezta: baña juramentu egiten dabenak Aldaran dagoan ofrenda gaiti, zordun da.

        Itsuak: Zein da andiago, ofrenda, ala Aldarea eskentza santututen dabena?

        Altarea gaitik bada juramentuten dabenak, juramentu egiten dau bera gaiti, ta bere ganean dagozan gauza guztiak gaiti.

        Eta Tenplua gaiti juramentu egiten dabenak, juramentuten dau bera gaiti, ta beragan bizi dana gaiti:

        Eta Zerua gaiti juramentu egiten dabenak, juramentuten dau Jangoikoaren Jarlekua gaiti, ta bertan jarririk dagoana gaiti.

        Ai zuek Eskriba, ta Fariseo hipokritak, amarrena pagetan dozuenak batana, ezamillua, kominua, ta hortu-bedarrak, ta larga dozuez bearrago diran gauza legekoak, justizia, errukitasuna, ta fedea! Gauzok egin bear zirian, ta ez itxi aek besteak.

        Gida zuzenbidegille itsuak, eltxo bat irazi, baña gamelu bat irunsiten dozuenak.

        Ai zuek Eskriba, ta Fariseo irudintzalle utsak, edontziak, ta platerak kanpotik garbituten dozuezanak: baña barrutik zagoze lapurreta, ta zikinkeriaz beterik.

        Fariseo itsua, garbitu egizu lenengo ontzi, ta plater barrua, kanpotik dagoana garbia izan dedin.

        Ai zuek Eskriba, ta Fariseo guzurtiak, dirudizuenak sepultura zurituai, kanpotik eder gizonen begietan, baña barrutik illen azur ta kiratstasun guztiz beterik dagozanak!

        Alan zuek bere kanpotik erakusten zaree egiaz ederrak gizonai; ta barruan zagoze finjimentuz, ta gaistakeriaz beterik.

        Ai zuek Eskriba, ta Fariseo finjitzalle utsak, egiten dozuezanak Profeteen sepulturak, ta azur-tokiak apainduten dozuezanak!

        Eta diñozue: Gure aita-aurrenen egunetan baldin gu bizi izan bagiña, ez geuntsen lagunduko ilten Profetak.

        Eta alan zeurok zeuroen testimonioa emoten dozue, Profetak il zituezanen semeak zareala.

        Zuek bere bada bete egizue zeuroen gurasoen neurria.

        Sierpeak, suge-kumeak, zelan iges egingo dozue Infernuaren juiziotik?

        Beragaiti bada ara zelan biralduten deutsuedazan Profetak, ta Jakitunak, ta Letradunak, ta euretarik ilgo dozuez, ta krutzean josiko dozuez, ta euroetarik zeuroen Batzarretan azotauko dozuez, ta persegituko dozuez erritik errira.

        Zuen ganera etorri dedin lurraren ganean bota dan odol errubage guztia, Abel justuaren odoletik Zakarias Barakiasen semearen odola giño, zein il zenduen tenplu, ta altarearen bitartean.

        Egiaz dirautsuet, gauza guztiok etorriko diriala jente-kasta onen ganera.

        Jerusalen, Jerusalen, Profetak ilten dozuzana, ta arrika egiten deutsazuena, zugana biralduak dirianai, zeinbat bider bildu gura izan eztodaz zure semeak, olloak bere egapean bere txitak batuten dituan legez, ta zuk gura etzenduan?

        Aror bada non zuen etxea bakarturik geldituko jatzuen.

        Bada dirautsuet, orainganik geiago ikusiko ez nozuela; zuek esan arteraño: Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.

 

aurrekoa hurrengoa