www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

12. IRAKURTZA

 

Jesusek alabetan dau bere diru bi diru-tokian
bota zituan alargun pobrea.

 

BATERA San Markosek cap. 12. v. 41-44.
San Lukasek cap. 21. v. 1-4. ta 37-38.

 

        Eta Jesus jarririk egoala ofrenda-utxaren aurrean, begira egoan zelan jenteak an botaten zituezan diruak.

        Eta aberats askok asko ezarten eben.

        Baitabere ikusi eban andra alargun pobretxo batek botaten zituela diru txiki bi, txuriko bien baliokoak.

        Eta deiturik bere dizipuluai, esan eutsen: Egiaz dirautsuet, beste bota eben guztiak baño onexek alargun beartu onek geiago ezarri dau diru-zepoan.

        Bada guztiak bota dabe an sobra euki dabenetik; baña onek berak bear izan dabenetik, bere igaropidetik.

        Eta egunez egoan irakasten Elexan; ta gaubez urten, ta igaroten eban Olibete eritxon basoan.

        Eta goxean goxeti etorren jentea, berari entzute arren Elexan.

 

aurrekoa hurrengoa