www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

15. IRAKURTZA

 

Kontuan gagozala dirausku Jesusek:
ta onetarako erakusten ditu amar Birjiñen,
ta ondasun emonen irudinak,
ta bakotxari emongo jakon bear-saria.

 

San Mateok cap. 25. v. 1-46.

 

        Orduan Zeruetako Erreinua izango da amar Birjiñeen antzekoa, zeintzuk artu ezkero euren argi-ontziak, urten eutsen bidera Esposoari, ta Esposari.

        Baña euretarik bostak zirian ganorabakoak, ta beste bostak zur-zoliak:

        Ganorabako bostak artu ezkero argi-ontziak, ez eben eroan eurakaz oriorik.

        Zur-zoliak barriz argi-ontziakaz batera artu eben orioa euren ontzietan.

        Eta zelan etzan agiri Esposoa berandugiño, loak artu, ta lo egin eben guztiak.

        Baña aror non gauberdian enzun zan dedarka bat: Aramen non datorren Esposoa, urten eiozue bidera.

        Onetan aek Birjiña guztiak jagi zirian, ta prestau zituezan euren argi-ontziak.

        Eta eroak zurrai esan eutsen: Iguzue zuen oriotik, zerren gure argi-onziak amatetara doaz:

        Ta zur begiratuak eranzun eutsen, esanik: Bear bada ezta asko izango guretzat, ta zuentzat, eta alan zoaze salduten dan lekura, ta erosi egizue zeuroentzat.

        Erostera joan zirian bitartean, Esposoa etorri zan: ta prestaturik egozanak sartu zirian beragaz ezteguetara, ta atea itxi zan.

        Geroago beste Donzellak bere etorri zirian ziñoela: Jauna, Jauna, idigi eiguzu.

        Berak eranzun eutsen, esanik: Egiaz dirautsuet, ezazaudezala.

        Bigirian zagoze bada, eztakizuelako eguna, ez ordua.

        Bada alan da gizon bat legez, zeñek urtetean bere erritik urrin batera, deitu bere serbitzariak, ta bere ondasunak eurai emon eutsezan:

        Ta bati emon eutsazan bost diru, beste bati bi, ta irugarrenari bat emon eutsan, bakotxari bere gaiaren erara; ta bertati joan zan.

        Bost diru artu zituana, joan zan eurekaz irabaztera saldu-erosietan, ta beste bost irabazi zituan.

        Baitabere bi artu zituanak, beste bi irabazi zituan.

        Baña bat artu ebana, joan zan, ta atxurtu eban lurra, ta an gorde eban bere Jabearen dirua.

        Andik denpora luze barru serbitzari aen Nagusia etorri zan, ta deiegin eutsen kontuak emotera.

        Eta eldurik bost diru artu zituana, emon eutsazan beste bost diru, zirautsala: Jauna, bost diru emon zeustazan, aror eurakaz irabazi dodazan beste bost geiago.

        Eta Nagusiak esan eutsan: Ondo, serbitzari ona, ta zuzen-mena; gitxian arteza izan zarealako, askoren ganean ifiniko zaitut, sartu zaite zeure Jaunaren gozotasunean.

        Baita eldu zan onelan diru bi artu zituana, ta esan eban: Jauna diru bi emon zeustazan, orra bada eurakaz irabazi dodazan beste biak.

        Bere Nagusiak esan eutsan: Ondo dago, serbitzari on, ta zuzena: gitxian mena izan zarealako, askoren ganean ifiniko zaitut, sartzaite zeure Jaunaren pozkarian.

        Etorri zan diru bakarra artu izan ebana, ta esan eban: Jauna dakit aldi gogor txarrekoa zareala, igitaituten dozu non erein etzenduan, ta batu-bildu non zabaldu etzenduan:

        Beragaiti bildur nintzan, ta joan nintzan ezkutatzera lurpean zure dirua: aramen non dozun zeurea.

        Eta bere Nagusiak eranzun eutsan, esanik: serbitzari gaisto, ta nagia, bazenkian igitaituten dodala erein ez nebana, ta bildu non zabaldu eneban:

        Bada emon bear zeuntsen tratulariai nire dirua, ta nik etorri ezkero artuko neban ziur irabazteakaz nirea zana.

        Kendu eiozue bada dirua, ta emon eiozue amar diru dituanari.

        Bada daukanari emongo jako, ta ugarituko da: baña eztaukanari, kenduko jako daukala uste dabena bere.

        Eta alan serbitzari gaiezau bota egizue kanpoko iluntasuneetara: an izango da negarra, ta agin-irringa.

        Eta barriz gizonaren Semea datorrenean bere anditasunean, ta beragaz Angeru guztiak, orduan jarriko da bere jarleku andientsuan:

        Eta jente guztiak bere aurrean batuko dira, ta aldegingo ditu batzuk besteetarik, Arzainak aldegiten dituan legez ardiak aumeetarik:

        Ta ardiak ifiniko ditu bere eskoatara, ta aumeak bere ezkerretara.

        Orduan Erregeak esango deutse bere eskoatara dagozanai: Erdue, nire Aitaren bedeinkatuak, gozatu egizue mundua danetik prestaturik jagotzuen Erreinua:

        Zerren gose nintzan eta jaten emon zeunsteen: egarri nintzan, ta emon zeunsteen edaten: kanpotarra nintzan, ta emon zeunsten ostatua:

        Billosik nengoan, ta janzi ninduzuen: gaixorik, ta ikusi ninduzuen: preso, ta etorri ziñen ni ikustera.

        Onak orduan eranzun, ta esango deutse: Jauna, nos ikusi zindugun goseak illik, ta jaten emon geuntsun: edo egarturik, ta edaten emon geuntsun?

        Eta nos ikusi zinduguzan ostatua eske, ta artu zindugun: edo billosik, ta janzi zindugun?

        Edo nos ikusi zenduguzan gaixorik, edo preso, ta joan ginian zu ikustera?

        Eta Erregeak eranzunik esango deutse: Egiaz dirautsuet, nire anaje txikiai egin zeuntsena, niri egin zeunstela.

        Orduan ezkerretara dagozanai bere esango deutse: Zoaze niganik madarikatuak deabru, ta beronen Angeruentzat prestaurik dagoan sutegi betikora.

        Bada gose nintzan, ta ez zeunsten jatekorik emon; egarri nintzan, ta ezeunsten edatekorik emon:

        Ostatu eske nengoan, ta emon ezeunsten: billosik nengoan, ta janzi ez ninduzuen: gaixorik, ta preso, ta ikusi ez ninduzuen.

        Orduan eurak bere eranzungo deutse, esanik: Jauna, nos ikusi zinduguzan goseak, edo egarriak illik, edo ostatua eskatuten, edo billoxik, edo gaixorik, edo presondegian, ta ez zinduguzan serbidu?

        Orduan eranzungo deutse, dirautsela: Benetan dirautsuet: nire txikitxo oneetatik bati egin ez zeuntsena, niri bere egin ez zeunsteela.

        Eta oneek joango dira betibetiko nekaldietara: ta Justuak barriz betiko iraungo daben bizitzara.

 

aurrekoa hurrengoa