www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

19. IRAKURTZA

 

Maian jarririk dagoala Jesusek adirazoten dau,
beragaz egozanetarik batek salduko dabela.

 

BATERA San Mateok cap. 26. v. 21-25.
San Markosek cap. 14. v. 18-21.
San Lukasek cap. 22. v. 21-23.
San Juanek cap. 13. v. 18-32.

 

        Eztiñot zuek guztiok gaiti: bakit nortzuk autu nituan: baña bete dedin Eskriturea: Nigaz ogia jaten dabenak, jasoko dau bere orpoa nire kontra.

        Orainganik dirautsuet, jazo baño len, egin dedinean, sinistu daizuen ni nasala.

        Egi egiaz dirautsuet: Artuten dabenak nik biralduten dodana, neu artuten nau: ta ni artuten nabenak artuten dau ni biraldu ninduana.

        Jesusek au esan ebanean ikaratu zan espirituan: ta protesta egin eban,

        Eta maian jarririk, ta jaten egozala, esan eban: Aramen non dagoan maian ni entregauko nabenaren eskua.

        Egiaz, egiaz dirautsuet: zuetarik nigaz jaten dagoan batek entregauko nabela.

        Ta dizipuluak alkar begira egozan, dudan nogaiti ziñoan.

        Ta eurak guztiz tristeturik, asi zan bakotxa esaten: Menturaz nas ni, Jauna?

        Eta berak eranzun, ta esan eban: Amabietarik nigaz eskua platerean sartuten daben batek, onek ni entregauko nau.

        Ta gizonaren Semea doa egiaz, bera gaiti eskribidurik dagon legez.

        Baña ai a gizona, zeñegaiti gizonaren Semea besten eskura emona izango dan! Obe zan beretzat, a gizona sekula jaio ezpaliz bere.

        Eta Judas saldu ebanak eranzunik, esan eban: Maixua, menturaz nas ni ori? Eranzun eutsan: Zeuk esan dozu.

        Eta eurak euren artean asi zirian batak besteari itanduten, zein euretarik izango ete zan au egingo ebana.

 

San Juanek an.

 

        Eta Jesusek maite eban bere dizipuluetarik bat egoan etxunik maian Jesusen besartean.

        Simon Pedrok kiñada bat egin, ta esan eutsan: Nor da diñoana?

        Berak orduan etxunik Jesusen bular ganean, esan eutsan: Jauna, nor da?

        Jesusek eranzun eutsan: Nik ogia bustirik emoten deutsadana a bera da. Ta bustirik ogia emon eutsan Judas Simon Iskariotesen semeari.

        Eta kopauaren atzean sartu zan Satanas beragan. Ta Jesusek esan eutsan: Egiten dozuna, egizu laster.

        Baña maian egozanetarik iñok ez ekian zergaiti zirautsan.

        Bada batzuk uste izan eben, Judasek diru-bolsa erabillalako, esan eutsala Jesusek: Erosi egizu Pazkoarako bear doguna: edo zerbait pobreai emon egioela.

        Eta berak kopaua artu ebanean, kanpora urten eban. Ta gauba zan.

        Eta berak urten ezkero, esan eban Jesusek: Orain da gloriatua gizonaren Semea, ta Jangoikoa da andizkatua beronegan.

        Baldin Jangoikoa beronegan doatsututen bada, berak bere berau zorionduko dau beragan, ta laster andizkatuko dau.

 

aurrekoa hurrengoa