www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

20. IRAKURTZA

 

Jesusek egiten dau
Komuniñoko Sakramentu adoragarria.

 

BATERA San Mateok cap. 26. v. 26-30.
San Markosek cap. 14. v. 22-26.
San Lukasek cap. 22. v. 19-20.

 

        Eta eurak afaldu ezkero artu eban Jesusek ogia,

        Eta esker onak emonik bedeinkatu, ta zatitu eban; ta bere dizipuluai emon eutsen, esanik: Artu, ta jan egizue:

        Au da nire gorputza zuek gaiti emoten dana: au egizue nire gomutean.

        Baitabere arturik kaliza afaldu ezkero,

        Graziak emon zituan, ta eurai emon eutsen, ziñoala: Onetarik guztiok edaizue. Ta guztiak edan eben atarik.

        Ta esan eutsen: Bada au da nire odola, testamentu barrikoa asko gaiti ixuriko dana, bekatuen parkamentuan.

        Ta dirautsuet: gaurgeiago edango eztodala mats-frutu onetarik arako egunera artean, zeñetan zuekaz barria edango dodan Jangoiko nire Aitaren Erreinuan.

        Eta himno-alabanza esanik urten eben Olibeteko mendira.

 

aurrekoa hurrengoa