www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

29. IRAKURTZA

 

San Pedrok iru bider ukatuten dau Jesus:
Ta negarrez urtuten dau bere bekatua.

 

BATERA San Mateok cap. 26. v. 69-75.
San Markosek cap. 14. v. 66-72.
San Lukasek cap. 22. v. 56-62.
San Juanek cap. 18. v. 25-27.

 

        Bitartean Pedro egoan jarririk atartetik kanpora, bean: zutik egoan berotuten.

        Eta beragana eldu zan Sazerdote Nagusiaren kriadatarik bat.

        Ta ikusi ebanean Pedro suaren ondoan jarririk, kontuz begiratu eutsan, berotuten egoala,

        Eta esan eban: ta au bere beragaz egoan: ta zu Jesus Galileoaz zengozan.

        Baña berak ukatu eban guztien aurrean, ziñoala: Emakumea, eztazaut ori. Eztazaut, ta eztakit zer diñozun bere.

        Eta urten eban kanpora atartearen aurrera, ta ollarrak kantau eban.

        Eta berak urten ezkero atetara, beste kriada batek ikusi eban, ta an egozanai esan eutsen: Au bere Jesus Nazarenogaz egon zan. Ta esan eutsen berari: Zu bere etzara bere dizipuluetarikoa?

        Eta bestebein ukatu eban juramentuaz: Ez nas: Eztazaut gizon ori.

        Eta andik laster osterabere, ta ordu bete legez igarorik, Sazerdote Nagusiaren beste gizon serbitzari Pedrok belarria ebagi eutsanen aide batek,

        Baieztu, ta ziñoan: Egiaz au beragaz egoan: Galileoa bere ba. Etzindudan neuk zu ikusi beragaz hortuan?

        Eldu zirian an egozanak, ta Pedrori esan eutsen: Segurubere zu bere jente orren artekoa zara: bada Galileoa zara: ta zeure berba egikunak ezagutu erazoten zaitu.

        Eta bestebein ukatu eban, ta esan eban Pedrok: Gizona, eztakit zer diñozun.

        Orduan asi zan erneguka, ta biraoka, ta juramentuka: Eztazaut zuk diñozun gizon ori.

        Eta oraindiño bera berbaz egoala, ollarrak soñutu eban bigarren aldiz.

        Eta Jaunak biurturik, begiratu eutsan Pedrori.

        Eta gomutau zan Pedro Jesusek esan eutsan berbeaz, ollarrak bi bider kantau baño lenago, ukatuko nozu iru aldiz.

        Eta kanpora urten ezkero Pedro, asi zan negar egiten: lazkiro negar egin eban.

 

aurrekoa hurrengoa