www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

30. IRAKURTZA

 

Eriotzako sentenzia emoten deutse Jesusi.
Damututen da Judas bere traiziñoaz;
ta ateraten dau emendik desesperaziñoa,
ta bere burua urkatutea.

 

BATERA San Mateok cap. 27. v. 1-10.
San Markosek cap. 15. v. 1.
San Lukasek cap. 22. v. 66-71.

 

        Eta egundu zanean batu zirian erriko Zarrak, ta Sazerdoten Buruak, ta Eskribak Jesusen kontra, eriotzara emoteko.

        Eta eroan eben euren Bilkuntzara, ta esan eutsen: Baldin zu Kristo bazara, esaiguzu.

        Eta esan eutsen berak: Badirautsuet, sinistuko ezteustazue.

        Ta itanduten badeutsuet bere, eranzungo ezteustazue, ez eta largako enozue.

        Baña gaurganik gizonaren Semea jarririk egongo da Jangoikoaren birtutearen eskoatara.

        Guztiak esan eben: Orrela zu Jangoikoaren Seme zara? Berak esan eban: Zeurok diñozue neu nasala.

        Ta eurak esan eben: Ze testigantza geiagoren bearrik dogu? Bada geuk bere aotik enzun dogu.

        Ta eroan eben loturik, ta emon eutsen Ponzio Pilatos Agintariari.

        Orduan Judas bera entregau ebanak, ikusi ebanean, eriotzara kondenatu ebela; damuaz bearturik, biurtu eutsezan ogeta amar zidar-diruak Sazerdoteen Buruai, ta Zarrai,

        Ziñoala: Bekatu egin dot, entregaturik errubagearen odola. Ta eurak esan eben: Guri zer deusku? Begiratu ei zendu zeuk.

        Ta botarik Tenpluan diruak, aldegin zan, ta joan zan, ta urkatu zan kordel batik.

        Sazerdoteen Buruak artu zituezan diruak, ta esan eben: Konbeni ezta oneek sartutea ondasun-tokian, odolaren prezioa dirialako.

        Eta orren ganean alkar aditurik, eurakaz erosi eben Lapikogilla baten landa bat, Kanpotarren sepulturatzat.

        Ta orregaiti deitu zan a lur-landea, Hazeldama, au da, odol-ibarra gaur giño.

        Orduan bete zan Jeremias Profeteak esan ebana: Ta artu zituezan ogeta amar zidarrezko diruak, preziotuaren prezioa, Israelgo semeetarik preziotu ebanarena:

        Eta emon zituezan Lapikogillaren landea gaiti, Jaunak agindu eustan legez.

 

aurrekoa hurrengoa