www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

32. IRAKURTZA

 

Judeguak eskatuten deutse Pilatosi Jesusen eriotzea,
ta Barrabasen libertadea.

 

BATERA San Mateok cap. 27. v. 15-26.
San Markosek cap. 15. v. 6-15.
San Lukasek cap. 23. v. 13-25.
San Juanek cap. 18. v. 39-40.

 

        Pilatosek bada deitu eutsen Sazerdoten Buruai, ta Agintariai, ta jenteari,

        Ta esan eutsen: Nire aurrera ekarri dozue gizon au, erriko bake-kentzalle legez, ta ara non zuen aurrean nik berari itandu ezkero, eztot ezer beronegan topau salatuten dozuen gauzeetarik.

        Ezta Herodesek bere: bada beragana biraldu zaituedaz, ta orra non bapere probau ezteutso eriotzea zor jakon gauzarik.

        Largako dot bada kastigau ezkero.

        Baña Gobernariak bear eban libertadea emon Jaia gaiti eurak gura eben preso bati.

        Ta denpora atan egoan Barrabas eritxon preso famadun bat, presondegian beste gaisto okerrakaz egoana, errierta baten eriotza bat egin ebalako.

        Ta baturik erria, asi jakazan eskatuten oi zan mesedea.

        Ta eurak baturik, Pilatosek esan eutsen: Gura dozue bada, emon daizuedan libre Judeguen Erregea?

        Nori gura dozue emon daiodan libertasuna? Barrabasi, ala Jesus Kristo deritxonari?

        Bada bekian ikusi ezinaz ifini ebela bere eskuetan Sazerdote Nagusiak.

        Eta bere adizainean jarririk egoala, biraldu eutsan esatera bere emazteak: Ezertan sartu etzaite justu orregaz: bada bart bera gaiti gauza asko begitandu jataz.

        Baña Sazerdoteen Buruak, ta Zarrak mugietan eben erriko jentea eskatutera Barrabas, ta illerazotera Jesus.

        Eta Gobernariak eranzun, ta esan eutsen: Biok tarik zeñi gura dozue libertadea emon diodan?

        Eta jente guztiak ao batez deadarrez ziñoen: Il eragin egizu au, ta askatu eiguzu Barrabas. Barrabas barriz lapur bat zan,

        Zein ifini eben presondegian errian egin zan errierta bategaiti, ta eriotza bat gaiti.

        Eta Pilatosek barriro berba egin eutsen, Jesus askatu gura izanik:

        Zer nai dozue bada egin daidan Judegen Erregeaz? Kristo deritxon Jesusegaz?

        Ta eurak barriro dedar egiten eben, ziñoela: Krutzean josi egizu, krutzean josi egizu: Guztiak diñoe: krutzean josia izan bedi.

        Ta berak irugarrenez esan eutsen: Bada ze gatx egin dau onek? Nik idoroten eztot beragan eriotzea merezi daben gauzarik: kastigauko dot bada, ta askatuko dot.

        Baña eurak eragoion, eskatuten ebela dedarka, krutzean josia izan zedilla: ta geituten zituezan euren dedarrak, esanik: krutzean josia izan bedi; krutzean josi egizu.

        Eta Pilatosek ikusirik ezerbere aurreratuten ez ebala, ta geroago ta geiago azten zala erriertea; ekarri eragin eban ura, ta guztien aurrean eskuak garbitu zituan, esanik: Justu onen odoletik ni erru baga nago: or konpon zeurok.

        Eta jente guztiak eranzunik esan eban: Bere odola betor gure ganera, ta gure semeen ganera.

        Eta Pilatosek gustu emon gura izanik erriari, juzgatu eban egin zedilla eurak eskatuten ebena.

        Eta libretzat emon eban eurak eskatu eben Barrabas presondegian egon zana errierta, ta eriotzea gaiti.

        Ta azotadu eragin ezkero Jesus, emon eutsen eurai, ta euren borondatera, krutzean josi egientzat.

 

aurrekoa hurrengoa